Tipulatx
Tipulatx edo exalota (Allium ascalonicum) landare belarkara da, tipula bezala Alliaceae familiakoa. Linnaeusek espezie ezberdintzat jo arren (A. ascalonicum), egun tipularen aldaera dela diote adituek, antzinako izena sinonimo bat besterik ez izanik[1].
Tipulatx | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Amaryllidaceae |
Generoa | Allium |
Espeziea | Allium cepa |
Barietatea | Allium ascalonicum |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | shallot (en) |
Erraboilak baratxuriak bezala multzokatuak dituen tipula mota lore-morea, janariak ontzeko erabiltzen dena. Itxuraz mahastietako porruaren antzekoa da. Landu gabeko sailetan, tontor eguzkitsuetan eta mahastietan hazten da berez, baina baratze landare gisa ere zabaldu samarra dago zenbait lurraldetan. Janariak, eta bereziki haragia ontzeko erabiltzen dira tipulatxaren erraboilak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-3-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- USDA. Allium ascalonicum information. in: Germplasm Resources Information Network..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.