Tiorba
Tiorba lautearen taldeko hari-instrumentua. Lautearen hariak izateaz gainera, tiorbak hari baxu gehiago ditu, gorago dagoen bigarren larako-multzo bati lotzen zaizkionak. XVI. mendearen bukaeran, Alessandro Piccinini eta, 1600. urte aldera, Antonio Valdi edo Signo Tiorba italiarrak izan ziren tiorbaren asmatzaileak; ahotsari laguntzeko edo baxu jarraitu gisa jotzeko erabili zuten.
![A 14 course theorbo by an italian lute maker Giuseppe Tumiati (2005) inside its case. Photo by User:Pugnari](../I/Theorbo.png.webp)
14 ordenako tiorba (Giuseppe Tumiati, 2005)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.