Tintin
Tintin Hergéren komiki sailetako fikziozko detektibe eta kazetaria da. Le Petit Vingtième aldizkariak 1929an bere abenturak faszikuluka argitaratzen hasi zituen.
Tintin | |
---|---|
Tintin universe (en) | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Hergé |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | , 1929ko urtarrilaren 10a |
Herrialdea | Belgika |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | erreportaria kazetaria marinela astronauta |
Ilearen kolorea | Ilegorri eta ilehori |
Bestelakoak | |
Etsaiak | Rastapopoulos (en) eta J. W. Müller (en) |
us.tintin.com |
Erreportari gazte ausart bat da, Milu bere txakurtxoarekin batera, bost kontinenteetan zehar eramango duten abenturetan murgilduko dena, sarritan gaiztagin talde oso bati aurre eginez (Rastapopoulos, Allan Thompson, Müller doktorea, etab.), bere lagunez inguraturik (hala nola Haddock kapitaina, Tournesol irakaslea edota Dupond eta Dupont polizia-agenteak).
Hergék Benjamin Rabier ilustratzailearen Tintín Lutin albumean inspiratuta bataiatu zuen bere pertsonaia, eta Tintinen janzkerak album bereko beste pertsonaia baten antza du. Rabier albumean, 'Tintin' Martin izenaren hipokoristikoa da, Augustinena ere izan daitekeen arren. Bere "nortasunari" dagokionez, Tintin Totorren "ondorengoa" dela esan daiteke, Hergék 1926an sortutako pertsonaia.[1]
Erreferentziak
- Peeters, Benoît. (2006). Hergé, fils de Tintin. Flammarion ISBN 978-2-0808-0173-9..