Tinia
Etruriar mitologian, Tinia edo Tin, zeruetako jainkorik boteretsuena zen, Thalna edo Uniren senarra.
Tinia | |
---|---|
etruskoen mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Uni (en) |
Seme-alabak | Hercle (en) eta Menrva |
Jainko hirutasun boteretsu baten zati zen, Menrva eta Unirekin batera. Tximistekin, lantzekin eta zetroekin lotzen zen. Etrurieraz, tin edo tins hitzak, eguna esan nahi du, eta bere plurala tinia da, honek, denboraren igaroa gobernatzen zuen jainkoa zela adierazten duelarik.
Unirekin batera, Herkleren aita zen.
Tinia, erromatarren Jupiter eta greziarren Zeusen baliokidea da. Aldaera ezberdinetan agertzen da, Piacenzako gibelean agertzen den bezala, igartzeko erabili zen gibel baten brontzezko eredua.
Bere beste izenetako batzuk, Tin Cilens eta Tin Ouf dira.
Bera agertzen den idazkunetako batzuk, honako hauek dira:
- Oltoseko margo batean (gutxi gora-behera K. a. 500ean): Itun turuce venel atelinas Tinas cilniiaras. (Hau eman du Venel Aterlinasek Tinen seme-alabentzako).
- Arezzoko Kimeran: Tincsvil (Tinentzako opari bat).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.