Tindhólmur
Tindhólmur Faroe uhartetan dagoen uhartetxoa da. Sørvágsfjørðurren hegoaldean eta Vágarreko mendebaldean dago.
Tindhólmur | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Uhartetxo |
Azalera | 0,65 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 62°04′40″N 7°26′06″W |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Etimologia
Izena bertan dauden bost gailurretatik dator: Ytsti, Arni, Lítli, Breiði, Bogdi (Urrutiena, Arranoa, Txikia, Zabala, Okerra).
Ezaugarriak
650.000 m²ko zabalera du. Gailur altuena itsas gaineko 262 metrotan dago. Inor ez da bertan bizi.
Historia
Bertan aurkitu diren aztarna batzuen ondorioz garai batean jendea bizi zela pentsa daiteke. Horrekin lotuta kondaira tragikoa ezagutzen da: bikote bat bere semearekin bertan bizi zen baina arrano batek umea harrapatu zuen eta haitz batean zegoen bere kabira eraman zuen. Ama haraino igo zuen eta haurra bizirik aurkitu zuen baina bere begiak aterata larriki zauritua. Berarekin eraman zuen baina, azkenik, hil egin zen. Ondorioz, bikoteak uhartetik alde egin zuen eta geroztik inor ez da bertan bizi. Modu batez kondaira eta aztarnak lotzen dira.
Erreferentziak
Kanpo loturak
- (Ingelesez): Tindhólmurri buruzko informazio eta argazkiak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tindhólmur |