Tinbal
Tinbala perkusiozko musika tresna da, orkestra eta musika talde handietan erabilia.
Tinbal | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | separate bowl drums (en) eta pitched percussion instrument (en) |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 211.11-922 |
Hedadura | eta |
Jotzailea | timpanist (en) |
Etimologia
Tinbal izenak bi jatorri ditu, alde batetik latinezko "tympanum" hitza ("kolpatzen dena" esan nahi du) eta bestetik arabierazko "at-tabal" hitza ("danborra" esan nahi du).
Deskribapena
Tinbalaren kaxa kobrezko esferaerdia da, eta honek erresonantzia kutxa lana egiten du. Altuera jakin batean larrua edo bestelako mintz elastiko bat jartzen zaio eraztun batez eta hainbat tentsio-barilaz teinkatzen dena. Tentsio-barila hauek estutuz edo lasaituz afinatzen da tinbala, horretarako oinarrian pedal bat dauka.
Tinbala baketa bidez jotzen da. Baketa hauek egurrezkoak izan ohi dira (banbu, urki, astigar edo gereziondo egurrez eginak) baina badaude aluminio eta grafitozkoak ere. Feltroz, kortxoz edo larruz egindako burua izaten dute.
Lau tinbaletako multzoa izan ohi bat, bakoitzak diametro desberdina duena, 81 cm, 74 cm, 66 cm eta 58 cm hurrenez hurren.
Historia
Jean-Baptiste Lully izan zen tinbala orkestra batean sartu zuen aurreneko musikagile garrantzitsua, 1675. urtean eskeinitako "Teseo" operan. XVIII. mendean Johann Sebastian Bach-ek lehen planoan ezarri zituen tinbalak Tönet, ihr Pauken! Erschallet, Trompeten! kantatan. XIX. mendean Ludwig van Beethoven-ek ahots independiente bihurtu zuen 1806ko "Biolinerako kontzertua"-n eta 9. sinfoniako scherzoan.
1870 urtean afinazio pedala diseinatu zen Dresden eta "Dresdeko tinbalak" nagusitzen hasi ziren. Tamainari dagokionez ere historian zehar haundituz joan den instrumentua izan da.