Timurtarren dinastia
Timurtarren dinastia[1] (persieraz: تیموریان), Gurkani (persieraz: گورکانیان, Gūrkāniyān) ere deitua, leinu turko-mongol musulmana izan zen, Tamerlan konkistatzaileen ondorengoek osaturikoa, 1370-1507 bitartean Timurtar Inperioa eratu zuena. Arbasoaren antzera, agintariek emir handi titulua ibili zuten. Timurtar Inperioak mendean izan zituen Iran, Kaukasia, Mesopotamia, Afganistan, Erdialdeko Asiaren gehiena, eta gaur egungo Pakistan, Siria eta Turkiako zati batzuk. Ezaguna da XV-XVI. mendeetan garatu zen arte eta kultura pizkundeagatik.
Timurtarren Inperioa تیموریان Gūrkāniyān | |||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1370 – 1507 | |||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
Timurtarren Inperioaren hedadudarrik handiena | |||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||
Hiriburua | Samarkanda (1370–1405) Herat (1405–1507) | ||||||||||||||||
Azalera | 4.400.000 km² km² | ||||||||||||||||
Kultura | |||||||||||||||||
Hizkuntza(k) | persiera | ||||||||||||||||
Erlijioa | Islama | ||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||
|
Historia
Tamerlan ezaguna da eraso eta konkista ugarien ondoren eremu zabala menderatu zuelako, Erdialdeko Asia eta egungo Iran hartzen zituena. Haren erasoaldien artean aipatzekoa da Delhiko arpilaketa 1398an eta Otomandar Inperioaren aurkako garaipena 1402an. Tamerlanek lau seme izan zituen: Djahangir (1376an hila), Omar Xeikh I.a (1391an hila), Miran Xaa (1408an hila) eta Xaa Rukh.
Xah Rokh-en erreinaldiak (1405-1447) markatu zuen dinastiaren gorena: Tamerlanen inperioaren lurralde asko beretu zuen berriro, ekonomia indarberritu zen eta Tamerlanen kanpainetan eragindako kalteetarik anitz konpondu ziren. Herat hiriburuan merkatariak eta artistak bildu zituen; liburutegi bat eraiki zuen eta hiriburua Persiako kultura berritu distiratsuaren hedagune izan zen. Haren ondoren ordea, aginpidea eskuratu nahi zutenen arteko borrokak hogei urtez luzatu ziren (1449-1469) eta dinastiaren gainbehera ekarri zuten. Dinastiak 1499 arte iraun zuen Samarkandan, Iranen 1517 arte eta Afganistanen (Khorasan) 1506 arte. Samarkandatik egotzia zen timurtar batek, Babur-ek, (1483-1530) India konkistatu zuen eta Mogol Inperioa sortu zuen.
Timurtar pizkundea
Timurtar pizkundearen erdigune kulturalak Herat eta Samarkanda izan ziren. Aipatzekoak dira:
- Ulugh Beg, Samarkandako agintaria eta astronomo aipagarria.
- Husayn Bayqara, Herateko emir handia 1469 eta 1506 artean, arteetako mezenas oparoa.
- Babur, Omar Xeikh II.aren semea, Ferganako agintaria 11 urteekin; 1504an Kabulen kokatu zen eta 1526an Iparraldeko India bereganatu zuen, eta Mogol Inperioa sortu.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/3/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.