Timur Khan

Timur Khan (mongolieraz: Өлзийт Төмөр, Ölziit Tömör, Mongoliera Ertainaz: ᠥᠯᠵᠡᠶᠢᠲᠦ ᠲᠡᠮᠦᠷ, Öljeyitü Temür, literalki "bedeinkatutako burdinaren Khana"; jaiotza izenez Timur edo Temür, mongolieraz: Төмөр; 1265eko urriaren 15a - 1307ko otsailaren 10a) Yuan dinastiako bigarren enperadorea izan zen. Txinan bere tenplu izenagatik ere ezaguna da: Chengzong (Chegzong Yuanekoa; txinera tradizionalez: 元成宗; pinyinez: Yuán Chéngzōng; Wade–Giles: Yüan2 Ch'eng2-tsung1). Agintean izan zen 1294ko maiatzaren 10etik 1307ko otsailaren 10era. Txinako Enperadore izateaz gain Mongolen Inperioko seigarren Khan Handia izan zen, nahiz eta nominalki bakarrik izan titulua, inperioa zatituta baitzegoen. Yuaneko agintari ona izan zen, eta bere erregetzarekin hurrengo hamarkadetako botere harremanak zehaztu ziren.

Timur Khan

Yuaneko Txinako enperadorea

1294ko maiatzaren 10a - 1307ko otsailaren 10a
Kublai Khan - Külüg Khan

Mongolen Inperioako Khagan

1294 - 1307
Kublai Khan - Külüg Khan
Bizitza
JaiotzaPekin, 1265eko urriaren 15a
HerrialdeaYuan
HeriotzaKhanbaliq (en) Itzuli, 1307ko otsailaren 10a (41 urte)
Hobiratze lekuaKarakorum (en) Itzuli
Familia
AitaZhenjin
AmaKökejin
Ezkontidea(k)Shiliandali (en) Itzuli
Bulugan (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaBorjigin (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakKhana
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

Timur Zhenjin printzearen semea izan zen, eta Kublai Khanen biloba. Bere agintaldian zehar Tran dinastiak, Pagan erresumak, Champak eta Mongolen inperioko mendebaldeko khanerriek bere boterea onartu zuten.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.