Timothé Luwawu-Cabarrot
Timothé Luwawu-Cabarrot edo Timothé Luwawu, (Cannes (Frantzia), 1995eko maiatzaren 9a), saskibaloi jokalari frantziarra da, eta hegaleko moduan jokatzen du.
Timothé Luwawu-Cabarrot | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Cannes, 1995eko maiatzaren 9a (28 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | eskolta | ||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 100 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 198 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||
Biografia
2015eko martxoaren 28an, 2015eko NBAko aurreikuspenetara aurkeztuko dela iragartzen du[1], baina, gerorago, bere izena kentzea erabakitzen du.
2016ko martxoan, Adriatiko Ligako 2015-2016 liga erregularreko bost onenen artean hautatua da, Miro Bilan denboraldiko erregularren MVPa (Jokalaririk baliotsuena), Tadija Dragićević, Jacob Pullen eta Maik Zirbesekin batera[2].
2016ko apirilaren 11n, Adriatiko Ligan egindako denboraldiaren ostean, NBAko 2016ko aurreikuspenetara aukezten du bere burua[3].
2016ko ekainaren 23an, 2016ko NBA aurreikuspenetan, 24. lekuan aukeratu zuen Philadelphia 76ers-ek, eta, 2016ko uztailaren 3an, 2 urteko, gehi 2 urte aukeran, kontratua sinatu zuen, Philadelphia 76ers-ekin[4]. Urte bereko urriaren 29an, Sixers-en elastikoarekin debutatu zuen, Atlanta Hawks taldearen aurka. 2016ko azaroaren 7an lortu zituen lehen puntuak NBAn, Utah Jazz-i aurre eginez[5].
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Frantziako taldearekin AEBko taldearekin (urrezkoa) galduz eta Australiako taldea (brontzezkoa) garaituz. Hauek osatzen zuten taldea: Andrew Albicy, Nicolas Batum, Petr Cornelie, Nando de Colo, Moustapha Fall, Evan Fournier, Rudy Gobert, Thomas Heurtel, Timothé Luwawu-Cabarrot, Frank Ntilikina, Vincent Poirier eta Guerschon Yabusele-k[6][7].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | Saskibaloia gizonezkoa[8]. |
Ondorengo klubak
- 2012-2015: Antibes Sharks (Pro A eta Pro B)
- 2015-2016: KK Mega Leks (KLS)
- 2016-2018: Philadelphia 76ers (NBA)
- 2016ko azaroa-abendua: Delaware 87ers (G League)
- 2018ko urtarriletik 2019ra: Oklahoma City Thunder (NBA)
- 2019ko otsaila-apirila: Chicago Bulls (NBA)
- 2019-2021: Brooklyn Nets (NBA)
- 2019ko urria-2020 urtarrila: Long Island Nets (G Liga)
- 2021ez geroztik: Atlanta Hawks (NBA)
Sariak
Selekzio nazionala
2014 eta 2015ean, Gizonezkoen U20 Europako Txapelketarako hautatu zuten. 8garren eta 4garren, hurrenez hurren, amaitu zuen.
Klubekin
- Serbiako Kopako irabazlea 2016an, KK Mega Leks taldearekin.
- 2015eko Pro B Leaders Cup-eko irabazlea, Antibes Olympique taldearekin.
- 2012-2013an, Frantziako bigarren mailako txapelduna, Olympique d'Antibes taldearekin.
Erreferentziak
- Benjamin Guillot. Timothé Luwawu-Cabarrot a accepté de laisser son numéro à Markelle Fultz. .
- Dragićević heads the Ideal Starting Five. .
- Arnaud Gelb. Timothé Luwawu-Cabarrot inscrit à la Draft. .
- Sixers Announce Team Has Signed 2016 Draft Picks Ben Simmons and Timothe Luwawu-Cabarrot. .
- Jeremy Le Bescont. Les images du premier panier en carrière de Timothe Luwawu-Cabarrot. .
- «Timothé Luwawu-Cabarrot» olympedia.org 2021-11-20an begiratua(Ingelesez)
- «Timothé Luwawu-Cabarrot» Olympics.com 2021-11-20an begiratua (Gaztelaniaz)
- "Saskibaloia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)