Timorko itsasoa
Timorko itsasoa[1] (indonesieraz: Laut Timor; portugesez: Mar de Timor) Indiako ozeanoaren beso bat da, Indonesia eta Ekialdeko Timor eta Australiako Iparraldeko Lurraldearen artean dagoena. Ekialdean duen Arafura itsasoa Ozeano Barearen zati da. 480 kilometroko zabalera du eta 610.000 kilometro koadroko eremua. Lekurik sakonena Timorko sakongunea da, 3.300 metro barna[2]. Gehiena, ordea, ez da horren sakona (406 metro batez beste).
Timorko itsasoa Mar Timor Laut Timor | |
---|---|
Timorko itsasoa Timorko itsasoa (Asia) | |
Ozeanoa | Indiakoa |
Eskualdea | Ekialdeko Timor, Australia, Indonesia |
Kontinentea | Asia, Ozeania |
Koordenatuak | 11°S 126°E |
Azalera | 610.000 km² |
Zabalera | 480 km |
Sakonera | batez bestekoa: 406 m handiena: 3.200 m |
Australiako iparraldean, itsasoak bi golko ditu: Jose Bonaparte golkoa eta Van Diemen golkoa. Australiako Darwin da itsasertzeko hiri handi bakarra da.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
- Timor Sea. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-09-06).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.