Timordar poni

Timordar ponia Timorreko bertako zaldi arraza bat da. Poni mota hau Uhartearen bai Ekialdeko Timorreko aldean baita Indonesiako aldean hedatzen da[1]. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Timordar ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Ekialdeko Timor  Indonesia
SinonimoakTimordar zaldia

Bere gertuko senideak diren Indonesiako beste hainbat poni arraza bezala, Baliko zaldia, Batak ponia, Deli ponia, Sandalwood ponia, Sumba eta Sumbawa ponia edo Javako ponia, garai batean ekarritako mongoliar zaldien ondorengoa da. Bereziki Flores uharteko poni arrazaren gertuko arraza da[2]. Indonesiako giro tropikalari ondo moldatutako aberea da. Bere garaian timordar poniak Indiako hainbat zaldi arrazen eragina izan zuen baita ere.

Flores uharteko ponirekin batera Timordar poniak erabiliak izan ziren Australiara eramateko eta bertako Australiako poni arrraza sortzeko[2].


Indonesiako beste hainbat poni arraza

Indonesian badira zortzi bertako poni arraza. Zalantzarik gabe uhartedian haibeste uharte izateak, irlen artean poni arraza ezberdinen garapena bultzatu du. Indonesiako poni arrazak honakoak dira: Batak ponia, Gayoe, Sandalwood ponia, Deli ponia, Baliko zaldia, Javako ponia, Timordar ponia, eta Sumba eta Sumbawa poniak[3].


Kanpo estekak

Timordar ponien taldea garraio lanean

Erreferentziak

  1. Elwyn Hartley Edwards, Les chevaux, Éditions de Borée,‎ 2006, 272 p
  2. http://horsehints.org/Breeds/TimorPony.htm
  3. http://www.lexiqueducheval.net/lexique_races_b.html
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.