Timidria
Timidria Nigerren giza eskubideen alde borrokatzen den eta Saharako herrialde horretan esklabotzaren aurka ari den elkarte baten izena da.[1]
Timidria | |
---|---|
Datuak | |
Mota | gobernuz kanpoko erakundea eta human rights organization (en) ![]() |
Herrialdea | Niger |
Agintea | |
Lehendakaria | Ilguilas Weila (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1991 |
Historia
1991n sortu zen eta ordutik Ilguilas Weila du buru. Timidria hitzak "elkartasuna" esan nahi du Tamajaq-en, tuaregen hizkuntzan. Nigerreko Gobernuak 1995ean abolitu zuen esklabotza, eta ukatu egin du gaur egun halakorik dagoenik, baina Timidriako iturriek kalkulatu dutenez, oraindik ere 43.000 pertsona bizi dira egoera horretan, asko emakumeei eragiten dien eta esklaboaren sexu-esplotazioa barne hartzen duen "sadaka" figurapean.
Egoitza Niamein dute, nahiz eta herrialde osoan zehar jarduten duten, esklaboei ihes egiten eta askatasunean bizitza berriari ekiten lagunduz, gizartean integratuz. Zigor Kodea aldatzen lagundu zuten, esklabismoa delitu gisa sar zezan. 2004an Anti-Slavery Award saria jaso zuten, egindako lanagatik. Sorious Samura Sierra Leonako zinemagileak bere lana islatu du.
2008ko urrian, Hadijatou Mani emakume esklaboarekin kolaboratu zuten. Esklabo horrek Nigerreko Gobernuaren konpentsazio bat jaso zuen Gobernuak legea ez beteatzagatik, esklabotza egoeran jarraitu baitzuen hainbat urtez legez indargabetua izan ondoren.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Frantsesez):Timidriari buruzko erreportaia.