Timbuktu (2014ko filma)
Timbuktu 2014ko Abderrahmane Sissako mauritaniar zinema zuzendariak zuzendutako film dramatikoa bat da. Ibrahim Ahmed, Toulou Kiki eta Hichem Yacoubi aktoreek antzeztu zuten.
Timbuktu (2014ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2014 |
Izenburua | Timbuktu |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa Tuareg hizkuntzak Banbara hizkuntza arabiera ingelesa Songhay (en) ![]() |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Mauritania |
Banatze bidea | theatrical release (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Mauritania eta Oualata |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Abderrahmane Sissako (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Abderrahmane Sissako (en) ![]() Kessen Tall (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sylvie Pialat Étienne Comar (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Arte France Cinéma (en) ![]() Canal+ Cine+ (en) ![]() National Centre of Cinematography and Animated Pictures (en) ![]() TV5 Monde |
Edizioa | Nadia Ben Rachid (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Amine Bouhafa (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Sofian El Fani (en) ![]() |
Jantzi-diseinatzailea | Amy Sow (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Timbuktu |
Argumentu nagusia | Arabiar Udaberria eta Islamiar insurgentzia Ipar Afrikana |
Historia | |
Jasotako sariak | Prize of the Ecumenical Jury Cannes (en) ![]() Lumières Award for Best Film (en) ![]() Grand Prix (en) ![]() François Chalais Prize (en) ![]() Film onenaren César Saria |
Nominazioak | IFFR audience award (en) ![]() 44th International Film Festival Rotterdam (en) ![]() Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria 87. Oscar Sariak |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
2014ko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palmaren sailean lehiatzeko aukeratua izan zen. Urte berdineko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sariarako izendatu zuten.
Argumentua
2012. urtea, Maliko Timbuktu hiria jihadisten kontrolpera igaro da. Kidane (Ibrahim Ahmed) basamortuko dunetan lasai bizi da, bere emazte Satima (Toulou Kiki), Toya alaba eta 12 urteko Issam mutiko artzainarekin batera. Baina hiriko biztanleak jihadistek inposaturiko izuaren erregimena jasaten dute: musika entzutea, barre egitea, erretzea, bai eta futbolera jokatzea ere guztiz debekatuak daude. Emakumeak ahal duten heinean duintasunez aurre egiten saiatzen diren itzalak bilakatu dira. Egunero, edonola antolaturiko islamiar epaitegiek epai absurdo nahiz zigor tragiko eta latzak agintzen dituzte. Timbuktun nagusi den kaosak Kidanen bizimoduan eraginik ez duela dirudi, baina egun batez bere behi gogokoena hil duen Amadou (Omar Haidara) arrantzalea istripuz eta nahigabean hilko du. Orain atzerritar okupatzaileek inposaturiko lege zorrotzei aurre egin beharko die, xariaren legeak erailketa leporatzen baitio.
Aktoreak
- Ibrahim Ahmed: Kidane.
- Toulou Kiki: Satima.
- Abel Jafri: Abdelkrim.
- Fatoumata Diawara: Fatou (abeslaria).
- Hichem Yacoubi: Yihadista.
- Kettly Noël: Zabou.
- Omar Haidara: Amadou
- Damien Ndjie: Abu Jaafar