Tim Boal
Tim Boal (Saint Martin, Antillak 1983ko uztailaren 8a - ) surflaria da. Azken urteetan Angelun (Lapurdi) bizi da.
Tim Boal | |
---|---|
Datu pertsonalak | |
Jaiotza | Tim Boal 1983ko uztailaren 8a (40 urte) Saint Martin |
Bizilekua | Angelu |
Altuera | 182 cm |
Pisua | 70 kg |
Ibilbidea | |
Profesional urteak | 2007 |
Sponsorrak | Pukas Reef Nixon Surfersvillage Island Style |
Lorpen garrantzitsuenak | WQS ASP Europako Txapelduna (2008) |
Biografia
Antilletan jaioa, bere familian jatorri frantses, irlandar eta karibearrak nahasten dira eta egun Angelun bizi da.
2008a izan da bere surf ibilbidean urte gakoa, Europako ASP txapelduna izan zelako; urte horretako irailean izan zuen zauriagatik izan ez balitz aukera handiak izango zituzkeen munduko txapelketa ere lortzeko.
Surfaz gain igeriketa, body boarda eta bela ere gustuko ditu eta azken kirol honetan Optimist motako estatuko txapelduna izan zen.
Palmaresa
Tituluak
- 2008 : WQS ASP Europako Txapelduna
- 2007 : Miarritzeko Openean Frantziako Txapelduna
Garaipenak
- 2008 : Zarauzko Rip Curl Pro (WQS 5 izar)
- 2007 : Bretignolleseko Vendée Pro (WQS 4 izar)
Beste emaitza batzuk
- 2007 : 2.a WQS ASP Europako Txapelketan eta 47.a WQSen
- 3.a Newcastleko Maitland Toyota Open (WQS 4 izar)
- 4.a Hot Tuna Central Coast Pro Soldiers (WQS 4 izar)
- 9.a Lacanauko Sooruz Lacanau Pro, (WQS 6 izar)
- 7.a Zarauzko Zarautz Surf Pro (WQS 3 izar)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.