Tilman Riemenschneider
Tilman Riemenschneider (Osterode, c. 1460 – Würzburg, 1531ko uztailaren 7a) gotiko eta pizkunde estiloko bavariar eskultore ospetsua izan zen.
Tilman Riemenschneider | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Heilbad Heiligenstadt (en) , c. 1460 |
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua |
Heriotza | Würzburg, 1531ko uztailaren 7a (70/71 urte) |
Hobiratze lekua | Domkirche, Würzburg (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta carver (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | German Renaissance (en) |
Biografia
Würzburgko hirian lan egin zuen batez ere, eta bertako kontseilaria izan zen 1520-1525 urteetan. Gero, ordea, kartzelan sartu zuten Laborarien Matxinadan laborarien alde jokatzeagatik (1525). Alemaniako eskultore nagusietakoa izan zen, molde gotikoa utzi eta Pizkundeko artea nagusitzen hasi zen garai hartan. Erretaulak Alemaniako azken gotikoaren tradizioan moldatu bazituen ere (1499-1505, Rothenburgko erretaula), molde berriak nagusitu ziren bere harrizko giza irudi bakezko eta harmoniatsuetan (Adan eta Eva, Würzburgeko kapera). Aipagarria da, bestalde, Henrike II.aren eta haren emazte Kunegundaren hilobia (1499-1513, Bambergeko katedrala).
Iruditegia
- Erretaula Bambergerren.
- Odol santuaren aldarea, Rothenburg ob der Tauberen.
- Andre Mariaren aldarea, Cregligen.
- Gurutzetik Kristo eraistea.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.