Tiina Lillak

Ilse Kristiina Lillak, ezagunagoa Tiina Lillak izenez (Helsinki, Finlandia, 1961eko apirilaren 15a) finlandiar atleta da, xabalina jaurtitzen espezialista,[1] [2]1983ko Helsinkiko munduko txapelduna eta 1984ko Los Angeleseko Olinpiar Jokoetako txapelduna.[3]

 

Tiina Lillak

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIlse Kristiina Lillak
JaiotzaHelsinki, 1961eko apirilaren 15a (62 urte)
Herrialdea Finlandia
Jarduerak
Jarduerakxabalinaria
Atletismoa
Kirol diziplinak xabalina jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua74 kilogramo
Altuera181 zentimetro

IAAF: 14356437 Edit the value on Wikidata

Finlandiak, xabalina jaurtitzeko tradizio handia duen herrialdeak, ez zuen inoiz emakume-kategoriako txapeldunik izan. Tiina Lillak izan zen atletismoko munduko txapelketa bat irabazi zuen lehena, eta gero etorri diren beste batzuentzako bidea ireki zuen, hala nola, Heli Rantanen lehen olinpiar txapelduna, Päivi Alafrantti edo Mikaela Ingbergen txapeldun olinpikoa izateko.[4][5][6]

Ibilbidea

1982: Uztailaren 29an, munduko errekorra hautsi zuen Helsinkin: 72'40 m. Hala ere, urte horretako irailean Sofía Sakorafa greziarrak 74'20 m jaurtitzea lortu zuen.

1983: Ekainaren 13an, munduko errekorra berreskuratu zuen Tamperen 74'76 m jaurtitzean. Errekor hori 1985era arte egon zen indarrean, Petra Felkek hautsi zuen arte.

  • Helsinkiko Munduko Txapelketetan, bere kirol-ibilbidearen arrakastarik handiena lortu zuen, eta munduko txapelduna izan zen, azken saiakeran 70'82 metroko jaurtiketarekin.
  • Denboraldi horretan, Lillakek 16 aldiz jaurti zuen 70 metrotik gora, eta ez zuen lehiaketa bakar bat ere galdu. Bere urterik onena izan zen.

1984: Zilarrezko domina lortu zuen Los Angelesko Olinpiar Jokoetan, Tessa Sanderson britainiarraren (69,56 m) atzetik 69'00 m bota zituela.

1986: 4. postua Stuttgarteko Europako Txapelketetan.

1987: 6. postua Erromako Munduko Txapelketetan.

1988: Seulgo Olinpiar Jokoetan ezin izan zen finalerako sailkatu.

1989: Lillasek bost lehiaketatan parte hartu zuen, eta emaitzak ez ziren batere onak izan.

1990: Finlandiako zazpi txapelketetako azkena irabazi zuen

  • 4. postua.Atenasen egindako Europako Txapelketetan.

1991: Ez zuen lortu Tokioko Munduko Txapelketetan finalera igarotzea, izan ere, ez zuen lortu denboraldi osoan 62 metrotik igarotzea.

1992: Atletismotik erretiratu zen.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Tiina Lillak Biography, Age, Height, Husband, Net Worth, Family» Celebrity Age Wiki (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  2. (Ingelesez) «How old is Tiina Lillak» HowOld.co 1961 (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  3. «Celebrating 40 Years of World Champs in 2023 | PRESS-RELEASES | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  4. «Tiina LILLAK | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  5. (Ingelesez) admin. (2020-06-07). «Tiina Lillak Age, Net Worth, Bio, Height [Updated November 2023 »] Popular Bio (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  6. «Tiina Lillak - Bing video» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.