Tigrayren Askapenerako Herri Frontea
Tigrayren Askapenerako Herri Frontea (tigrinyeraz: ህዝባዊ ወያነ ሓርነት ትግራይ, ḥəzbawi wäyanä ḥarənnät təgray; ingelerazko siglak: TPLF) batzuetan modu iraingarrian Etiopian Woyane edo Weyane deitua, Etiopiako alderdi politiko bat da. Azken hauteskunde legegileetan alderdia Etiopiako Herriaren Fronte Demokratiko Iraultzailearen parte izan zen.
Tigrayren Askapenerako Herri Frontea | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | ህ.ወ.ሓ.ት. eta T.P.L.F. | |
Mota | alderdi politikoa eta terrorist group (en) | |
Herrialdea | Etiopia | |
Ideologia | Nazionalismo etnikoa | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Debretsion Gebremichael (en) eta Meles Zenawi | |
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1975eko otsailaren 18a | |
Koloreak |
2005ko abuztuan Tigray eskualdean eginiko hauteskundeetan jokoan zeuden 152 eserlekuak lortu zituztela aldarrikatu zuten.
TAHFk politburo edo Komite Zentral bat du. Etiopiako Gerra Zibilean irabazi ondoren lau antolakunde erregionaletan zegoen banatua, horietako 3 Tigrayn bertan eta laugarrena Tigraytik kanpo. Kanpo komite honek Sudan, Ekialde Hurbila, Europa eta Ipar Amerikako militatne tigrinyak koordinatzen ditu.