Tigran Petrosian
Tigran Vartanovitx Petrosian (armenieraz: Տիգրան Վարդանի Պետրոսյան; errusieraz: Тигран Вартанович Петросян; Tbilisi, 1929ko ekainaren 17a – Mosku, 1984eko abuztuaren 13a) sobietar armeniar xake jokalaria izan zen, munduko xake txapelduna 1963tik 1969ra. Defentsako joko estilo sendoa zuen. Bere jokoa estilo kontserbakor horretan oinarritzen zuenez, ez zen oso ikusgarria, baina aurkariei izugarri zaila egiten zitzaien bere defentsa haustea.
Tigran Petrosian | |
---|---|
(1960) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tbilisi, 1929ko ekainaren 17a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Lehen hizkuntza | armeniera |
Heriotza | Mosku, 1984ko abuztuaren 13a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Armenian Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rona Petrosian (en) |
Hezkuntza | |
Hezkuntza-maila | PhD in Philosophical Sciences (en) |
Hizkuntzak | armeniera errusiera |
Irakaslea(k) | Georg Brutyan (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria, idazlea eta kazetaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sobietar xake txapelketa lau aldiz irabazi zuen: 1959ean, 1961ean, 1969an eta 1975ean.
1963an Munduko Xake Txapelketa irabazi zuen Mikhail Botvinniken aurka (9½ - 12½). Titulua arrakastaz defendatu zuen 1966ko Munduko Xake Txapelketan Boris Spaskiren aurka (12½ - 11½). 1966ko Munduko Xake Txapelketan Spaski beraren aurka galdu zuen titulua (12½ – 10½).
Petrosianen lorpenek xakearekiko zaletasuna bultzatu zuten Armenian.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tigran Petrosian |
- (Ingelesez) Chessgames
Aurrekoa Mikhail Botvinnik |
Munduko Xake Txapelduna 1963-1969 |
Ondorengoa Boris Spassky |
Luanda errorea in Modulu:Navbar at line 58:Invalid title Munduko Xake Txapeldunak.