Tigist Assefa
Tigist Assefa Tessema (Adis Abeba, Etiopia, 1996ko abenduaren 3a)[1] etiopiar atleta da, distantzia luzeko lasterketan aritzen dena. 2023ko Berlingo maratoian munduko errekor berria ezarri zuen, bi ordu, 11 minutu eta 53 segundoko marka eginda.[2]
Tigist Assefa | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Addis Abeba, 1996ko abenduaren 3a (27 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Etiopia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | distantzia erdiko korrikalaria eta maratoilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 53 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 168 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ibilbidea
Gaztetan 800 metroetan lehiatzen zen, eta 2013an Afrikako Junior Txapelketako brontzezko domina lortu zuen. 2016an, Rio de Jaineroko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea lortu zuen, baina lehenbiziko txandan kanporatu zuten. Horren ostean, Akilesen tendoian izan zuen lesio batek pista albo batera uztera behartu zuen, eta orduan hasi zen errepideko lasterketak prestatzen.[2]
COVID-19 pandemia zela-eta, bi urte igaro zituen lehiatu gabe. 2022ko apirilean egin zuen debuta maratoian, Riaden (Saudi Arabia), eta bi ordu, 34 minutu eta segundo bateko marka egin zuen. Sei hilabete geroago, ezustean, garaipena erdietsi zuen 2022ko Berlingo maratoian historiako hirugarren denborarik azkarrenarekin, bere marka hemezortzi minutuz hobetuta. 2023ko Berlingo maratoian, emakumezkoen munduko errekorduna bihurtu zen, 2:11:53.1 markarekin.[3][4][5][6][2]
Askoren ustez, Adidas markako Adizero Adios Pro Evo 1 oinetakoak gakoa izan ziren errekor berria ezartzeko: karbonozko plaka dute, 138 gramoko pisua, eta behin bakarrik erabil daitezke. Maratoia amaitutakoan, Assefak berak erantzi, altxatu, eta musu eman zien.[2]
Palmaresa
2012 | Afrikako Atletismo Txapelketa | Porto-Novo, Benin | 19.a | 400 m | 55.58 |
2013 | Junior mailako Afrikako txapelketa | Bambous, Maurizio | 3.a | 800 m | 2:05.6h |
2.a | 4×400 m | 3:42.2h | |||
2014 | Afrikako Atletismo Txapelketa | Marrakex, Maroko | 4.a | 800 m | 2:00.43 |
IAAF Continental Cup | Marrakex, Maroko | 4.a | 800 m | 2:00.57 | |
2016 | Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa | Portland, AEB | 12.a | 800 m | 2:04.55 |
Olinpiar Jokoak | Rio de Janeiro, Brasil | 20.a | 800 m | 2:00.21 | |
World Major maratoiak | |||||
---|---|---|---|---|---|
2022 | Berlingo maratoia | Berlin, Alemania | 1.a | Maratoia | 2:15:37 NR |
2023 | Berlingo maratoia | Berlin, Alemania | 1.a | Maratoia | 2:11:53 WR |
Erreferentziak
- Tigst Assefa. worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-9-25).
- Ostolaza, Paulo. Tigist Assefaren errekorra: 400 metro 105 aldiz 1:15era egitea bezala. Berria, 2023ko irailak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-9-25).
- «Kiosko y Más» lectura.kioskoymas.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
- (Gaztelaniaz) «La etíope Assefa eclipsa a Kipchoge en Berlín con un récord del mundo estratosférico» MARCA 2023-09-24 (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
- (Gaztelaniaz) «Assefa, con unas zapatillas de 138 gr y 500 euros... para batir un récord del mundo» MARCA 2023-09-24 (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
- (Gaztelaniaz) «La etíope Assefa bate el récord del mundo en el maratón de Berlín» La Voz de Galicia 2023-09-24 (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).