Tiergarten
Tiergarten, (euskaraz: «Animalien lorategia») Alemaniako hiriburu den Berlingo parkerik garrantzitsuena da. Hiriaren erdigunean dagoen Mitte barrutian kokatzen da, 2001etik, gainera, hiriko barrutietako bat da.
Tiergarten | |
---|---|
Großer Tiergarten | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Seat of government | ![]() |
Borough of Berlin | Berlin-Mitte |
Koordenatuak | 52°31′N 13°22′E |
![]() | |
Altitudea | 38 m, itsas mailaren gainetik |
Arkitektura | |
Azalera | 2,1 km² |
Ondarea | |
Historia
Bere lehen urteetan, ehizagune bat izan zen, eta, ondoren, berlindarren aisialdirako gune berde handi bat izatera pasa zen. Tiergarten hitzak, animalia lorategia esan nahi du, prusiar aristokraziaren gozamen-gune zen garaiko oroitzapenez, basurde eta oreinak ehizatzeko ehizatoki bezala.
1848ko Iraultzetan, manifestariak, Tiergartenen biltzen ziren, Prusiako armadaren aurrean.
Berlingo Harresia erori ondoren, Straße des 17. Juni kalea, parkea zeharkatzen duena, XX. mendeko azken urteetan eta XXI. mendeko lehen urte hauetan, Love Parade delakoa antolatu den tokia izan da, Europar Batasun osoko jaialdirik handienetako bat, non jende mordoa biltzen den. 2004an eta 2005ean, jaialdi hau ez zen ospatu, antolakuntza arazoengatik, baina, 2006tik aurrera, berriz egin da.
Ezaugarriak
Bere 210 hektareako hedadurarekin, paisaia parkerik handiena da, baita Berlingo "birika berdea" ere, hiriaren erdialdean. Hiriko bigarren parkerik handiena da, Grunewalden ondoren
Inguruan, Brandeburgoko Atea, legebiltzarraren eta gobernuaren auzoa Reichstagen eraikinarekin eta Kantzilertza Federalarekin, Bellevue Jauregia (Errepublikako presidentearen jauregia) edo Potsdamer Platza bezalako hiriko ikurrak daude. Garaipenaren Zutabea, Berliner Philharmonie (Berlingo Orkestra Filarmonikoaren auditorioa), auzo diplomatikoa (hegoaldean) eta Berlingo Zooa (hego-mendebaldean) ere inguruan daude.
Toki honetatik gertu, Berlingo Geltoki Zentral berria eraiki zen.
Kanpo estekak
- Großer Tiergarten (Alemanez)