Ticiana Iturri
Ticiana Iturri Landajo (Portugalete, 1904ko uztailaren 10a - Bilbo, 1969ko martxoaren 5a), medikua, higienearen dibulgatzailea, haurdunaldian eta pediatrian espezialista. Bizkaiko Mediku Eskolako kide izan zen lehenengo emakumea da,[1] 1932. urtean sartu zen, 553. zenbakiarekin.
Ticiana Iturri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Portugalete, 1904ko uztailaren 10a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1969ko martxoaren 5a (64 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Karlos Kirurgia-Ikastetxea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pediatra eta ginekologoa |
Kidetza | Emakume Abertzale Batza |
Biografia
Juan Iturri Astorkiza (Gamiz-Fika, 1871ko martxoaren 7) eta Ticiana Landajo Ugalde (Abando, 1872ko martxoaren 3) alaba zen. Ticianaren aitak Andaluziako meategi-lantegi batean lana lortu zuen eta familiarekin Lora del Ríora bizitzera joan ziren. Juan Iturrik Sevillan lantegi bat sortu zuen. Sevillan Ticianak batxilergoa egin zuen, San Isidoro institutuan; ikastetxe berean Severo Ochoa ezagutu zuen. Hala ere, udaoro familia Sopelara itzultzen zen non haien etxea "Sevillatarren etxea" bezala ezagutzen zen.
Medikuntza ikasketak Madrilen burutu zituen, San Carlos Fakultatean; espezialitatea Instituto Rubion egin zuen eta kontsulta ireki zuen, Claudio Coello 97. zenbakian.[2] Halaber, Puerikultura Eskola Nazionalean lanean zegoen eta tesia egin zuen, 1928an. Oposaketak atera zituen eta Bilbon eman zioten plaza. Bilbon, Foruen kaleko 2an kontsulta ireki zuen. Handik gutxira Begoñan haurdunei laguntzeko klinika bat ireki zuen. Halaber, artikuluak eta hitzaldiak idazten zituen.
Garaiko Bilbon jende askok emakume bat mediku lanean ez zuen begi onez ikusten.[1] 1935an Ticiana salatua izan zen, titulu gabe aritzeagatik, eta beste gezur asko zabaldu ziren. Salaketa aurkeztu zuena Carlos Mendaza Amategiko burua izan zen.
Gerra aurretik Emakume Abertzale Batza taldearekin lotura estua izan zuen eta Bidebarrieta kalean antolatu zen Erizaintza Eskolan klaseak eman zituen.[1] Gerrarekin haren ahizpa, Maria Begoña Iturri haur talde batekin Erresuma Batura joan zen. Bueltan frankistek zigortua izan zen eta Cuencako herri batera bi urtez deserriratua. Han berriro bere ikasketak errepikatu behar izan zituen eta erizain titulua lortu zuen. Bilbon bueltan Ticianaren kolaboratzailea izango zen.
Gerra ondoren Ticianak Bilboko Puerikultura eta Amatasunaren Eskolan lanean jarraitu zuen. Ginekologia alorrean ere aritu zen Gizarte segurantzan non 1955ean plaza eskuratu zuen.[3]
Ideologia
Neurri handi batean Ticiana emakumearen arazo medikuez kezkatu zen eta bizitza osoan lan horri ekin zion. Bereziki ezkondu gabeko amen defentsan aritu zen.[4]
Doktorego tesia
Acción de algunos galactogogos. Madril, 1928.
Erreferentziak
- Larrinaga, Zihara Jainaga. «Bilbo egin zuten hamar emakume» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
- «Iragarkia» ABC 1927/11/27.
- Gondra, Juan. (2017ko apirila). «La primera médica de Bizkaia, Ticiana Iturri Landajo» Bilbao: 38..
- Ibidem.