Tiburcio Otsakar

Tiburcio Otsakar Etxaleku (Iruñea, 1869ko apirilak 14 Ibero, 1936ko abuztuak 6) euskal argitaratzaile eta politikaria izan zen.

Tiburcio Otsakar
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1869
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIbero, 1936 (66/67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sindikalista
KidetzaUnión General de Trabajadores
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Biografia

Lanbidez tipografoa izan zen. Bere ibilbide politikoa Zaragozan hasi zen, non El Ideal de Aragón egunkariarentzat lan egin zuen. 1920ko hamarkadan Partido Republicano Radicalen kidea izan zen baina gero PSOEra pasa eta jaioterrira itzuli zen. Bertan El Thun Thun, El aurresku eta UGTren ¡¡Trabajadores!! aldizkariak zuzendu zituen. 1931n hauteskundeetara aurkeztu arren, ez zuten hautatu.

Gerra Zibila hasi zenean, atxilotu eta fusilatu zuten[1].

Erreferentziak

  1. Idazle asko. (2004). Navarra 1936. De la esperanza al terror. Tafalla: Altaffaylla ISBN 84-930957-9-6..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.