Tibetera
Tibetera[1][2] Erdialdeko Asian mintzatzen den hizkuntza da, sino-tibetar familiakoa. Tibeten bertan bizi dira hiztun gehienak, baina hizkuntzaren aldaerak daude Kaxmir eskualdean, Baltistanen eta Ladakhen herrialdeetan.
Tibetera | |
---|---|
ལྷ་སའི་སྐད — བོད་སྐད | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Tibet (Txina), Kaxmir (India eta Pakistan), Baltistan (Pakistan), Nepal eta Bhutan |
Hiztunak | 6.150.000 |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
Sino-tibetar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza ergatiboa |
Alfabetoa | tibetar alfabetoa eta Tibetan Braille (en) |
Aurrekaria | Classical Tibetan (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | bo |
ISO 639-2 | bod tib |
ISO 639-3 | bod |
Ethnologue | bod |
Glottolog | tibe1272 |
Wikipedia | bo |
Linguasphere | 70-AAA-ac |
ASCL | 7901 |
IETF | bo |
Lau dialekto nagusi ditu eta Tibeteko hiriburukoa, Lhasakoa edo erdialdeko tibetera nagusia da. Indiar jatorriko idazkera sistema erabiltzen dute tibetarrek VII. mendetik aurrera. XIII. mendea arte, budismoaren testu sanskritoetatik eginiko itzulpenak izan ziren tibetar testu bakarrak. XIII. mendean osatu zen tibetar budisten kanon ofiziala eta mende horretan hasi ziren budismo testu ortodoxo berriak tibeteraz idazten: erlijio historiak, biografiak, dramak, eskuliburuak eta iruzkin liburuak. Tibetekoa da erlijio budistako herrien artean literatura oparoena dutenetako bat. Rgyal-po Ge-sar dgra-´dul gyi rtogs-pa brjod-pa (Gesar Errege eta Etsaien Suntsitzailearen ekintza handiak) poema epikotik kanpora, Tibeteko literatura laikoak ez du aparteko garrantzirik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
- 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
Kanpo estekak
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |