Tiberiade

Tiberiade[1] (hebreeraz: טְבֶרְיָה, Tverya; arabieraz: طبريا, Ṭabariyyā), Israelgo hiri bat da, Galileako Itsasoaren mendebaldeko ertzean dagoena, Behe Galilean, Iparraldeko barrutian. Israelgo Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2003 amaieran, hiriak 39.900 biztanle zituen.

Tiberiade
טבריה
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaIparraldeko barrutia
Subdistrict of IsraelKinneret sub-district
AlkateaShimon Maatuk (en) Itzuli
Izen ofizialaטְבֶרְיָה
Jatorrizko izenaטבריה
Geografia
Koordenatuak32°47′23″N 35°31′29″E
Map
Azalera10.872 km²
Altuera−200 m
Demografia
Biztanleria44.200 (2018ko abenduaren 31)
500 (2017)
Dentsitatea4.065,49 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera20
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakMontpellier, Worms, Tutera, Allentown, Milwaukee, Tulsa, Great Neck Plaza (New York), Saint Paul, Wuxi, Saint-Raphaël, Córdoba eta Great Neck
tiberias.muni.il

Tiberiadek, hiri santu judu bezala hartzen da, Jerusalem eta Hebronekin batera. Tiberiade, Israelgo Iparraldeko Barrutian, jai egunetan gehien bisitatzen den hiria da.

Tiberiade, gutxi gorabehera, 18an eraikia izan zen, Tiberio erromatar enperadorearen agintaldian, Herodes Antipasen aginduz, Herodes I.a Handiaren semea, Rakkateko suntsitutako herrixka bat zegoen tokian, eta Galileako bere erresumako hiriburu bihurtu zen. Bere izena, Tiberio enperadoreagandik jasotzen du.

Historia

Tiberiadeko biztanleria
19222.543
19313.220
194611.810
19485.500
195516.800
196120.800
197223.700
198328.200
199535.700
200540.000
201041.300
201542.600

Herodes Antipas Galileako erregeak sortu zuen hiria k.o. 18. urtean, erromatarren inperioaren garaian. Erromatarrek Jerusalemgo tenplua suntsitu ondoan, hiri hartan egokitu ziren Palestinako erlijio buruzagi juduak eta idazlan garrantzitsuak egin zituzten hurrengo mendeetan (Talmud-aren liburu batzuk). Bizantziarren esku egon ondoren, 636. urtean arabiarrak egokitu ziren, baina juduek ez zuten eragozpenik izan eta Bibliaren inguruko lan garrantzitsuak egin ziren aurrerantzean ere. Kristau gurutzatuen mendean egon ondoren, Saladinok hartu zuen hiria 1187an. Musulmanek Zefat egin zuten Galileako hiriburu eta Tiberiadek aurreko mendeetako distira galdu zuen. 1837an lurrikara batek suntsitu zuen hiria eta 1882an bertan antolatu zuten judu etorkinek Galileako lehen laborari gune israeldarra, eta handik aurrera etengabe hazi zen etorkin juduen kopurua. 1948an Tiberiadeko arabiarrak juduak handik kanporatzen saiatu ziren, baina Haganah gerrilla talde juduak garaitu zituen eta Britainia Handiko gudarosteak arabiar guztiak kanporatu zituen. Handik aurrera juduak izan dira jaun eta jabe Tiberiade aldean.[2]

Hiriak, berriki, Hezbolak jaurtitako suzirien eraso batzuk jasan ditu, Libanotik zetozenak. Hildako eta zauritutako hiritar ugari egon dira Katiusha suzirien ondorioz (2006ko Libanoko gerra).

Klima

    Datu klimatikoak (Tiberiades, Israel (1981–2010),)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18.1 19.3 23.1 27.8 33.2 36.5 38.0 38.0 35.9 31.6 25.7 20.0 28.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 10.4 10.1 12.0 15.1 19.1 22.5 25.0 25.2 23.3 20.8 16.3 12.1 17.66
Pilatutako prezipitazioa (mm) 106.9 90.2 55.5 17.6 3.9 0.1 0.0 0.0 0.6 17.4 51.9 93.0 437.1
Iturria: WMO (World Weather Information Service)[3]

Hiri senidetuak

Erreferentziak

  1. 164. Araua - Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. Euskaltzaindia, 13., 34., 48. eta 52 or..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. (Ingelesez) World Weather Information Service. Tiberias 1981-2010 Climate Normals. .

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.