Tianjingo pilotalekua
Tianjingo pilotalekua edo S.A.I Forum (txinera sinplifikatuz: 原回力球馆; pinyinez: Yuán huílì) Txinako Tianjin hiriko frontoia izan zen.[1] Via Marchese di S. Giuliano kalean (egun Minzulu kalean) zegoen, hiriko italiar barrutian.
Tianjingo pilotalekua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Udal-probintzia | Tianjin |
Barruti | Hebei Barrutia |
Koordenatuak | 39°08′02″N 117°11′50″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1934 |
Inaugurazioa | 1934ko irailaren 20a |
Gian Galeazzo Ciano Mussoliniren suhia kondearen laguntzarekin, V. Fumagalli enpresariak sustatua eta Bonetti eta Kessler arkitektoek exekutatua, 1934ko irailaren 20an inauguratu zuten. Bere garaiko Txinan, areto estalirik handiena izan zen.[2] Bertan Jose Maria Iriondo Urkidik eta bere semea, Jose Maria Iriondo Azpirik- Txinan jaiotako lehen pilotaria- jokatu zuten. Lau solairuko eraikina da, hormigoiez eta altzairuz egina eta itsasargi moduko dorre oktogonal batez errematatua. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, negozioa itxi zuten eta eraikina sindukatuen eskuetara pasa zen.[3] 1958an Guan Songjianek birmoldatu zuen eta Herriaren Antzoki Handia bilakatu zen. 2007tik aurrera, Marco Polo Klubaren (马可波罗俱乐部) egoitza da.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Sánchez Beltrán, Juan Pablo. (2011ko uztaila). «Frontones de pelota vasca en China» Revista del Instituto Confucio de Valencia (Valentzia) 7 (4): 74-78..
- 原回力球场(Txineraz)
- (Txineraz) 天津市第一工人文化宫忆旧. .