Tianjingo metroa

Tianjingo metroa (txinera sinplifikatuz: 天津地铁, pinyineraz: Tiānjīn Dìtiě), Tianjin eta inguruko gune metropolitarraren lur azpiko edo gaineko garraiobidea da. Metroa 1984ko abenduan zabaldu zen, Beijingo metroaren atzetik Txinako Herri Errepublikako bigarren metroa izan zen.

Xinanjiao geltokirako sarrera.

Historia

Metroaren eraikuntza lanak 1970ko uztailaren 4ean hasi ziren. Hiru kilometro eta erdiko lehen tarteak lau geltoki zituen eta 1976an amaitu zuten. Bigarren tarteak, 1,6 kilometro zituen eta Xinanjiao eta Erweilu geltokien artekoa, 1980an amaitu zuten. Jatorrizko lehen lineak (7,4 kilometro luze eta zortzi geltokikoa), 1984ko abenduaren 28an zabaldu ztuen.

2001eko urriaren 9an, metroa eraberritze sakona egiteko itxi zuten. Tunel berria eraiki, eta linearen ibilbidea luzatu zuten. 2005eko abenduaren 28an ibilbide berriaren eraikitze lanak amaitu eta 2006ko ekainaren 12an metroak ateak ireki zituen berriz ere.

Lineak

Tianjingo metroak lau linea dauzka gaur egun:

TIANJINGO METROA
LineaIbilbideaLuzera (km)GeltokiakZabaltze dataAzken luzapena
1Liuyuan-Shuanglin26,22119842006
2Caozhuang – Konggangjingjiqu22,61920122013
3Xiaodian – Nanzhan30,82620122013
9Shiyijing kalea – Donghai kalea52,81920042012

Etorkizuna

Txinako Herri Errepublikako hiri handi guztiek bezala, metroa luzatzeko hainbat proiektu daude martxan. Aurrikusitako lineak honakoak dira:

Metro sarearen 2012ko mapa.
  • 3. linea: Hiria hego-ekialdetik ipar-mendebaldera zeharkatuko du. 19 geltoki eta 22,3 kilometro luze izango ditu.
  • 4. linea: Egitasmoaren arabera, 28 geltoki eta 35,7 kilometro luze izango ditu.
  • 5. linea: 24 geltoki eta 31,2 kilometro luze izango ditu.
  • 6. linea: Ibilbidea zehazteke dago oraindik eta 18 geltoki eta 21,4 kilometro luze izango ditu.
  • 7. linea: 25,5 kilometro luze izango ditu.
  • 8. linea: 20 kilometro luze izango ditu.

Ikus, gainera

  • Txinako Herri Errepublikako metroen zerrenda

Kanpo estekak

Txinako Herri Errepublikako metroak Txinako Herri Errepublikaren bandera
Eraikiak: Beijing | Changchun | Changsha | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Harbin | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Ningbo | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an | Zhengzhou
Eraikitzen:: Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanchang | Nanning | Ordos | Qingdao | Shijiazhuang | Urumqi | Wenzhou | Wuxi | Xuzhou
Proiektuan:: | Baotou | Datong | Ganzhou | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jiujiang | Kunshan | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.