Tiangong espazio estazioa
Tiangong (euskaraz Zeruko Jauregia) edo Txinako Espazio-estazioa (txineraz: 天宫空间站) Txinako espazio estazioa espaziora 2021ean jaurti zen eta 2023an funtzionamendu betean ari zen. Jauzi handia izan da urte gutxitan potentzia espazial bihurtu den Txinarentzat, berak bakarrik eraiki zuelako. 2023ko maiatzaren 30ean Tiangongera hiru astronautak iritsi ziren. Hara heldutako lehenengoak izan ziren estazio hau erabat bukatuta egon ondoren. Han, zain zeuden Sehnzhou-15eko beste hiru taikonauta edo Txinako astronauta, Tiangongen eraikuntza 2022ko bukaeran amaitu zutenak. Estazioa bi urtean eraiki zuten eta hamar urtez lan egiteko diseinatuta dago, 15 urtera iritsi badaiteke ere.[1]
Tiangong espazio estazioa | |
---|---|
Jatorrizko herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Historia | |
Aurrekoa | Tiangong-2 (en) |
Espazio jaurtiketa | 2021eko apirilaren 29a |
Espazio jaurtiketa | 2022ko uztailaren 24a |
Kudeatzailea | Txinako Espazio Administrazio Nazionala |
Honen parte | Tiangong program (en) |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 4,2 () × 20 () m |
Masa | 100.000 kg |
Edukiera | ezezaguna |
Shenzhou-16 espazio ontzi txinatarra, sei ordu eta erdiko bidaia baten ondoren, estazio espazialera egokitu zen. Egun batzuetan sei astronautak elkarrekin bizi izan ziren, aurreko erreleboetan gertatu zen eta hurrengoan errepikatuko zen moduan.[1]
Izenak
Deng Xiaopingek erabaki zuen programa espazialean erabilitako izenak, lehenago denak Txinako Herri Errepublikaren historia iraultzailetik aukeratuak zirenak, izaera mistiko-erlijiosoko beste batzuek ordezkatuko zituztela. Izen poetiko horiek aurrera jarraitzen dute, Txinako lehen, bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren ilargi-zundak Chang 'e deitzen baitira Ilargiaren jainkosaren omenez. "Tiangong" izenak "jauregi zerutiarra" esan nahi du.
Ezaugarriak
Tiangong, nolabait, MIR espazio estazioaren parekoa da. Tiangong estazioak hiru modulu ditu -erdikoa, Tianhe, eta Wentian eta Mengtian laborategiak-. Bakoitzak, gutxi gorabehera, 22 tonako pisua du. Elkartuta T letrako itxura dute eta 390 kilometroko altuerako orbitan daude. Ingelesez CSS izenaz ere ezagutzen da (Chines Space Station) eta Mir sobietarraren antzeko neurria du; ISS baino askoz txikiagoa, alegia.
Oraindik ere egitura hau zabal daiteke beste hiru modulurekin eta Txinaren espazio programaren arduradunen arabera, baliteke atzerriak ere parte hartzea. «Urduri eta irrikaz nago Txinaren espazio estazioan atzerriko astronautak misioetan parte hartzen ikusteko», adierazi zuen Lin Xikiangek, espazio hegaldi habitatuen Txinako agentziako arduradunak (CMSA, ingelesezko sigletan).
Txinaren bakarkako garapen hau nolabait behartua izan da. Izan ere, betoa jarri zioten AEBek Nazioarteko Estazioan parte hartzeko, espazio programak lotura militarrak dituelakoan. AEBetako lege batek espresuki debekatzen du espazio arduradun txinatarrekiko elkarlana.[1]
Esperimentuak
Datozen hamar urteotan Tiangongen arituko diren taikonautek ikerketak eta espazioan esperimentuak egingo dituzte. Landareak landatzea, arrainak haztea, grabitate txikian fluidoen portaera, animalien eta begetalen zelulen ikerketak izan daitezke horietako batzuk. Bestelako lanak ere egingo dituzte. Adibidez, orain arteko erloju atomiko zehatzena izan daitekeena instalatzea edo Xuntian teleskopioa ezartzea.[1]