Three Amigos
Three Amigos edota ¡Three Amigos! (euskaraz Hiru Adiskideak edota Hiru Adiskideak!) 1986ko John Landis estatubatuar zinema zuzendariaren umorezko filma bat da. Berta, Steve Martin, Chevy Chase eta Martin Short aktore eta umoristek antzeztu zuten.
Three Amigos | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Three Amigos |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa eta Westerna |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Los Angeles eta Arizona |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Landis |
Gidoigilea(k) | Steve Martin Randy Newman Lorne Michaels |
Antzezlea(k) | |
Steve Martin Chevy Chase Martin Short Joe Mantegna Jon Lovitz Alfonso Arau Brian Thompson Fred Asparagus Kai Wulff Phil Hartman (en) Tony Plana Brinke Stevens Randy Newman Rebecca Ferratti Norbert Weisser | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lorne Michaels George Folsey (en) |
Konpainia ekoizlea | HBO Films (en) |
Edizioa | Malcolm Campbell |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elmer Bernstein |
Argazki-zuzendaria | Ronald W. Browne (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko |
Argumentua
1916, AEBtako Hollywoodeko Dusty Bottoms (Steve Martin), Lucky Day (Chevy Chase) eta Ned Nederlander (Martin Short) zinema mutuko erdipurdiko hiru aktore xelebreak lanik gabe gelditu berri dira. Ustebakean, Mexikoko herrixka batetik laguntza eskatzen dien gutun bat iritsiko zaie. Hura, irakurri eta beste ezer onik ez dutela ikusirik muga zeharkatu eta herrixka hartara irisiko dira, han hiru aktore xaloek filma berri batetarako kontratatuak direla usteko dute, aldiz, herritarrek haien filmetako heroi salbatzaile edo mendakatzaileak direla sinisturik, herrixka eta herritarrak gogaitzen dituen "El Guapo" izeneko gizon anker baten buruzagitzako bidelapur talde arrriskutsu bati aurre egiteko eskatu diete. Hiru aktoreak zein arazo larrian sartu diren jabetzerako, heuren berezko koldartasuna eta bidelapur taldeari bai ala bai aurre egin beharko diete.
Aktoreak
- Steve Martin: Lucky Day ("Egun Zoriontsu")
- Chevy Chase: Dusty Bottoms ("Botoi Hautsestatuak")
- Martin Short: Ned Nederlander
- Joe Mantegna: Harry Flugleman
- Phil Hartman eta Jon Lovitz: Sam eta Morty antzeztuz, Harry Fluglemanen laguntzaileak
- Alfonso Arau: El Guapo ("Ederra")
- Tony Plana: Jefe ("Buruzagia")
- Patrice Martinez: Carmen
- Phillip Gordon: Rodrigo
- Kai Wulff: the German ("Alemaniarra")
- Norbert Weisser eta Brian Thompson: alemaniarraren lagunak
- Fred Asparagus: tabernako zerbitzaria
- Randy Newman: zuhaixka abeslaria