Thomas Stamford Raffles
Thomas Stamford Raffles (Port Morantetik hurbil, Jamaika, 1781ko uztailaren 6a - Londres, 1826ko uztailaren 5a) ingeles estatu-gizona izan zen. 1810ean Ekialdeko Indietako Konpainian sartu zen eta Kalkutara joan zen. Ingalaterraren eta Frantziaren arteko gerra hasi zenean ingelesei Java inbaditzeko bidea antolatzeaz arduratu zen; Javako gobernari izendatu zuten lehenik (1811-1816) eta Sumatrakoa ondoren (1817-1818). Ingalaterrako bandera paratu zuen 1819an Singapurren, eta administrazioa antolatu zuen. Portu librearen maila eman zion hiriari, eta txinatar etorkin ugari hurbildu ziren hara. Hizkuntzalaria eta naturista ere bazen, eta hil aurretik Londresko Elkarte Zoologikoa sortu zuen (London Zoological Society).
Thomas Stamford Raffles | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Jamaika, 1781eko uztailaren 6a | ||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||
Bizilekua | Londres | ||
Heriotza | Londres, 1826ko uztailaren 5a (44 urte) | ||
Hobiratze lekua | Londres | ||
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra | ||
Familia | |||
Aita | Benjamin Raffles | ||
Ama | Anne Lyde | ||
Ezkontidea(k) | Olivia Mariamne Devenish (1805 - Sophia, Lady Raffles (en) (1817ko otsailaren 22a - | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | botanikaria, ornitologoa, politikaria, bidaiaria eta landare biltzailea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society Londresko Zoologia Elkartea American Antiquarian Society (en) | ||
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Stamford Raffles |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.