Thomas R. Marshall
Thomas Riley Marshall (North Manchester, Indiana, 1854ko martxoaren 14a - Washington, 1925eko ekainaren 1a) estatubatuar politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 28. presidenteordea izan zen 1913tik 1921era.
Thomas R. Marshall | |||||
---|---|---|---|---|---|
1913ko martxoaren 4a - 1921eko martxoaren 4a ← James S. Sherman - Calvin Coolidge →
1909ko urtarrilaren 11 - 1913ko urtarrilaren 13a ← Frank Hanly (en) - Samuel M. Ralston (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Thomas Riley Marshall | ||||
Jaiotza | North Manchester (Indiana), 1854ko martxoaren 14a | ||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||
Heriotza | Washington, 1925eko ekainaren 1a (71 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Crown Hill Cemetery (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||
Familia | |||||
Aita | Daniel Marshall | ||||
Ama | Martha Patterson | ||||
Ezkontidea(k) | Lois Irene Marshall | ||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Wabash College (en) | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, abokatua eta idazlea | ||||
Kidetza | Phi Beta Kappa Elkartea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Presbiterianismoa | ||||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | ||||
Abokatu gisa aritu zen, eta Estatu Batuetako Alderdi Demokratako kide izan zen. Indiako gobernadore izateko hautatu zuten 1908-1913 aldian. Estatuan agenda erreformista ezartzen saiatu zen, baina estatuko auzitegi gorenak politika horiek blokeatu zituen.
Woodrow Wilsonek presidenteorde izateko aukeratu zuen 1912 eta 1916ko presidentetzarako hauteskundeetan. Lehen agintaldian ezberdintasun ideologikoak izan zituzten eta Wilsonek Marshallen eragina mugatu zuen administrazioan. 1915ean hilketa saiakera bat jasan zuen Estatu Batuak Lehen Mundu Gerran sartzearen aldeko jarreragatik. Ez zuen botere presidentziala bere gain hartu nahi izan Wilsonek 1919an jasan zuen iktus ezgaitzailearen ondoren.