Thomas Pynchon
Thomas Ruggles Pynchon, Jr. (Long Island, New York, AEB, 1937ko maiatzaren 8a) estatubatuar idazlea da.
Thomas Pynchon | |
---|---|
(1955) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Glen Cove (New York), 1937ko maiatzaren 8a (86 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Manhattan |
Familia | |
Aita | Thomas Ruggles Pynchon Sr. |
Ama | Catherine Frances Pynchon |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oyster Bay High School (en) 1953) high school diploma (en) Cornell Unibertsitatea (1953ko iraila - 1959ko ekaina) Artean graduatu : English literature (en) |
Hezkuntza-maila | Artean graduatua |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Vladimir Nabokov |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, saiakeragilea eta zientzia-fikzio idazlea |
Enplegatzailea(k) | Boeing (1960ko otsailaren 22a - 1962ko irailaren 13a) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Biografia
Erabiltzen dituen teknika narratibo esperimentalengatik da batez ere ezaguna, argudio eta gai oso konplexuetan oinarriturik beti. Eleberri ospetsuena "Grabitate ortzadarra" (1973) du, National Book Award sariaren irabazlea (Estatu Batuetako liburu-sari nagusia).
Thomas Pynchonek ingeniaritza-ikasketak egin zituen, Cornell Unibertsitatean, baina ikasketak bukatu gabe, itsas armadan sartu zen. Soldadutzatik itzuli zenean ingeles hizkuntzako lizentzia atera zuen (1958). Boeing Aircraft konpainiarentzat lan egin zuen bi urtez, bere lehen eleberria argitaratu baino lehen: V (1963). Bere beste eleberriak "49. sailaren enkantea" (1966) eta Vineland (1990) dira.
Pynchonen liburuek gizarte-sare erraldoi bat erretratatzen dute, Bigarren Mundu Gerran sortu ziren industria, gudaroste, masa-hedabide eta aisialdi-sistemez osatua. Gainera, sare horren sorrera nolakoa izan zen zehazten du, Europako enpresa librean dituen sustraietatik hasita garai modernoraino, Estatu Batuen sorrera ahaztu gabe. Oso eleberri zabalak dira, eta oso zehatzak, gertaera historikoak, teoria zientifikoak eta herri-kulturari buruzko xehetasunak azaltzerakoan. Pertsonaia asko agerrarazten ditu, elkar gurutzatzen diren eta sarritan erabat osatu gabe utzitako argudioen bidez. Teknika narratibo desberdinak baliatzen ditu satira, umorea, azpilana gizarte modernoaren erdian bizi den gizakiaren alienazioaren irudi iluna baina ez esperantzarik gabea marrazteko.
Obra
- V. (1963)
- The Crying of Lot 49 (1966).
- Gravity's Rainbow (1973)
- Slow Learner (1984), collection of early short stories
- Vineland (1990)
- Mason & Dixon (1997)
- Against the Day (2006)
- Inherent Vice (2009)
- Bleeding Edge (2013)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.