Thomas Pitt
Thomas Pitt (Blandford Forum, Dorset, Ingalaterra, 1653ko uztailaren 5a–Berkshire, 1726ko apirilaren 28a), India n bere merkataritza-jarduerak garatu zituen merkatari eta politikari britainiar bat izan zen.
Thomas Pitt | |||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Thomas Pitt Irudi gehiago | |||||||||||||||||
Hautetsia: 6th Parliament of Great Britain (en)
Hautetsia: 5th Parliament of Great Britain (en)
Hautetsia: 3rd Parliament of Great Britain (en)
Hautetsia: 4th Parliament of Great Britain (en)
| |||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||
Jaiotza | Blandford Forum (en) , 1653ko uztailaren 5a | ||||||||||||||||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||||||||||||||||
Heriotza | Berkshire, 1726ko apirilaren 28a (72 urte) | ||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||
Aita | John Pitt | ||||||||||||||||
Ama | Sarah Jay | ||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Jane Innes (en) (1674 - | ||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||
Jarduerak | merkataria, politikaria eta ekonomialaria | ||||||||||||||||
Biografia
Bere jardueren hasieran, Pittek hainbat gatazka izan zituen Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiarekin, baina, handik denbora batera, gatazka horiek konpondu egin ziren, eta konpainia horrek izendatu zuen Fort St. Georgeren goberanadorea, Chennain.
Pitt ezaguna da 1701ean 710 kilateko (82 g.) diamante bat erosi ziolako Indiako merkatari bati. Denborarekin, Pitti eskaintza batzuk proposatu zizkioten diamantea erosteko, baina uko egin zion; azkenean Filipe II.a Orleanskoari saltzea erabaki zuen, 1717an, eta Frantziako koroaren bitxietako bat bihurtu zen. Diamanteak "Erregeordea" izena hartu zuen, hain zuzen ere, bigarren jabeagatik. Diamantea Louvreko museoan erakusten da, Parisen, 1887tik gaur egun arte. Diamantea saltzeagatik jaso zuen diruarekin, Pitt hainbat jabetza sendotzen hasi zen, horien artean bere egoitza nabarmentzen delarik, Swallowfield Park, Berkshiren, non 1726ko apirilaren 28an hil zen.
Thomas Pitt Pitt "Zaharra"en aitona eta Pitt "Gaztea"ren birraitona izan zen.[1][2]