Thomas Linley (aita)
Thomas Linley (Wells, 1733ko urtarrilaren 17a – Londres, 1795eko azaroaren 19a) ingeles musikaria izan zen.
Thomas Linley (aita) | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Wells, 1733ko urtarrilaren 17a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Londres, 1795eko azaroaren 19a (62 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mary Johnson (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, abesbatza-zuzendaria eta klabezin-jotzailea |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | Klabizenbaloa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Biografia
Thomas Linley Wells-en, Somerset konderrian jaio zen 1733ko urtarrilaren 17an. Musika ikasi zuen Bath-en, eta han ezarri zen kantu irakasle eta kontzertu- zuzendari gisa.
1774tik aurrera Londresko Drury Lane Antzokiako administrazioaz arduratu zen, bertan ekoizten ziren musika-piezen zati handi bat konposatu eta bilduz, baita madrigalak eta abestiak ere, ingeleseko konposizioen lehen postuetan zeudenak.
1795eko azaroaren 19an hil zen
Bizitza pertsonala
Mary Johnsonekin ezkondu zen, eta harekin hamabi seme-alaba izan zituen, horietako zazpi ibilbide eszenikoa edo musikala izan zuten:
- Elizabeth Ann Linley (1754-1792), haien alaba zaharrena, Richard Brinsley Sheridanen emaztea;
- Thomas Linley (1756-1778), bere seme zaharrena, biolin-jole ospetsua;
- Mary Linley (1758-1787), Richard Tickell-ekin ezkondua 1780an;
- Samuel Linley (1760-1778), bere bigarren semea, abeslaria eta oboe-jotzailea;
- Maria Linley (1763-1784), abeslaria;
- Ozias Thurston Linley (1765-1831), Canon Minor Norwich-en eta organista Dulwich-en;
- William Linley, (1771-1835), glees [1] eta abestien konpositorea eta idazlea.
Erreferentziak
- Composiciones para voces masculinas solistas. Son un tipo de partsong.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.