Thomas Hardy

Thomas Hardy (Upper Bockhampton, Dorsetshire, 1840ko ekainaren 2a - Max Gate, Dorchester, 1928ko urtarrilaren 11) idazle britainiarra izan zen.

Thomas Hardy

Bizitza
JaiotzaDorchester, 1840ko ekainaren 2a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaDorchester, 1928ko urtarrilaren 11 (87 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Stinsford (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Emma Gifford (en) Itzuli  (1874ko irailaren 17a -
Florence Dugdale (en) Itzuli  (1914ko otsailaren 10a -
Hezkuntza
HeziketaArchitectural Association School of Architecture (en) Itzuli
Londresko King's College
(1865 - 1866) baliorik ez
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, gidoilaria eta poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Errege Literatura Elkartea
Mugimenduanaturalismoa

IMDB: nm0362762 IBDB: 10098
Musicbrainz: d4665aa6-efae-439d-b12d-86c81cd02898 Songkick: 383244 Discogs: 740620 IMSLP: Category:Hardy,_Thomas Find a Grave: 4112 Edit the value on Wikidata

Lurjabe txikiz osaturiko familia batean jaio zen; etxean bertan grekoa eta latina ikasi zituen. Arkitektura ikasi ondoren, literaturari lotu zitzaion; eleberria, poesia eta antzerkia landu zituen. 1872an argitaratu zuen bere lehen lan aipagarria, Under the Greenwood tree (Baso berdearen azpian). 1873an, A pair of blue eyes (Begi urdin parea) bigarren eleberria agertu zen, Emma Laviniak, hurrengo urtean berekin ezkonduko zen emakumeak inspiratua. Ondoko eleberriek ospe handia eman zioten literaturazaleen artean. Hona haietariko ezagunenak: Far from the Madding Crowd (1874, Jendetza zoroagandik urrun); Return of the Native (1878, Sorterrirako itzulera); The Mayor of Casterbridge (1886, Casterbridgeko alkatea); The Woodlanders (1887, Basoko biztanleak); Tess of the D´Ubervilles (1891); Jude the Obscure (1895, Juda Iluna). Obra horietan ikuspegiak eta nekazari-lanak eta ohiturak jasotzeko trebetasunaz gainera, pertsonaien psikologia barneratzeko dohain handiak erakutsi zituen Hardyk. Mundu zaharraren eta berriaren arteko gatazka erakusten du, Wessex izeneko alegiazko lurralde mitikoa delarik jokalekua. Bestalde, halabeharrak gupidagabe astindu ohi ditu Hardyren pertsonaiak, eta haren aurka ezin dute deus egin. Umoreak pesimismo hori jabaldu egiten du kontakizun-liburuetan: Wessex Tales (1888, Wessexeko ipuinak), A group of noble dames (1891, Dama nobleen taldea), Life´s little ironies (1894). Azkeneko urteetan, Hardyk prosari utzi eta hitz neurtuz idazteari ekin zion. Jardun horri dagozkio, besteak beste: Poems of the Past and Present (1901, Iraganeko eta egungo poemak); The Dynasts, Napoleonen gerra gai duen poema dramatiko luzea (1904-1908); Time´s Laughing-Stock (1909, Denboraren jostailuak); Satires of Circunstance (1914).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Hardy Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.