Thomas Dolby
Thomas Dolby, jaiotzez Thomas Morgan Robertson (Londres, 1958ko urriaren 14a) britainiar pop musikaria eta musikagilea da.
Thomas Dolby | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Thomas Morgan Robertson |
Jaiotza | Londres, 1958ko urriaren 14a (65 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Aita | Martin Robertson |
Ama | Theodosia Spring Rice |
Ezkontidea(k) | Kathleen Beller |
Hezkuntza | |
Heziketa | Westminster School (en) Abingdon School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, blogaria, kantugilea, enpresaburua, abeslaria eta estudioko musikaria |
Izengoitia(k) | Thomas Dolby |
Genero artistikoa | new wave musika |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | electronic keyboard (en) |
Diskoetxea | Capitol Records |
thomasdolby.com | |
Londres eta Los Angeles artean bizi da. Gaztetan, eskola utzi eta pianoa ikasten hasi zen bere kasa. 1980ko hamarkadan, tekno-pop musikaren buruetako bat izatera iritsi zen. 1983an lortu zuen lehen arrakasta She Blinded Me with Science lanarekin. Rock talde askorekin lan egin du, hala nola Sex Pistols eta The Clashekin. Bideogintzan ere ibili da, eta hainbat musikariren ekoizle gisa ere jardun du (Joni Mitchell, George Clinton, Little Richard). Hainbat filmen soinu banda ere egin du: Ken Russelen Gothic(1987), George Lucasen Howard the Duck (1986). 1992an, Headspace enpresa sortu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Dolby |
(Ingelesez) Webgune ofiziala (Ingelesez)