Thomas Cole

Thomas Cole (Bolton le Moors, Lancashire, Ingalaterra, 1801ko otsailaren 1a -Catskill, New York, 1848ko otsailaren 11) Estatu Batuetako margolari ospetsua, Hudson Ibaiaren Eskola sortu zuen.

Thomas Cole

Bizitza
JaiotzaBolton eta Bolton le Moors (en) Itzuli, 1801eko otsailaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaNew York eta Catskill, 1848ko otsailaren 11 (47 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta grabatzailea
Lantokia(k)Steubenville (Ohio)
New York
Filadelfia eta Pittsburgh
Lan nabarmenak
MugimenduaHudson Ibaiaren Eskola
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Musicbrainz: 87a3b0c8-8894-47ff-b113-3561440de8b4 Discogs: 2252138 Find a Grave: 9365212 Edit the value on Wikidata

Biografia

Haren ibilbide artistikoa xilografo bezala hasi zuen, Ingalaterran. 1819an gurasoekin Estatu Batuetara emigratu zuen eta irarle moduan jarraitu zuen lanean. 1823an Pennsylvaniako (Filadelfia) Arte Ederren Akademian ikasten hasi zuen. Orduan margotu zituen lehenengo paisaiak. Bizitza ateratzeko, bestetik, erretratuak egiten zituen. Bi urte geroago Catskill-era joan zen, New Yorkeko estatuan, Hudson ibaiaren ondoan. Bere paisaiak lasten ezagutzera eman ziren; haien erromantizismoa eta zentzu alegorioak ospetsuak egin ziren. Kritikari askoren ustez Cole Estatu Batuetako lehenengo paisaia-egile garrantzitsua izan zen. Bere gai nagusiak, Hudson ibaiarekin batera, New Hampshiren Mendi Zuriak eta Catskilleko mendiak ziren. Margolan horiek arrakasta handia izan zuten eta New Yorken erraz saldu ziren. Saltzeko lan horretan John Trumbull margolari ezagunaren laguntza izan zuen: behin haren lanak erakusleiho batean ikusi zituen eta laguneei gomendatu zituen.

1829tik 1832ra eta 1841tik 1842ra margolaria Europan zehar ibili zen. Orduan, margolari ingelesen eragina ezagutu zuen, batez ere Joseph Mallord William Turner eta John Martinenak. Florentzian denbora gehiago egon zen, Horatio Greenoughen etxean. Bidaia hau ondoren hasi zuen bere garaia alegorikoa, "Inperioaren ibilbidea" (1836, New York Historical Society) eta Bizitzaren bidaia, lau lanekin: haurtzaroa, gaztetasunam heldutasuna eta zahartzaroa (1840, Munson-William-Proctor Institute, Utica).

Lortu zuen ospeari esker bestea paisaia-egile amerikarrak erakarri zituen: Asher Brown Durand, Albert Bierstadt, Frederic Edwin Church, Jasper Francis Cropsey, e.a. Talde horri Hudson Ibaiaren Eskola deitzen zaio.

Thomas Coleren Kanporatzea. Ilargia eta suaren argia (1828). Madrilgo Thyssen-Bornemisza museoa
Thomas Coleren Kanporatzea. Ilargia eta suaren argia (1828). Madrilgo Thyssen-Bornemisza museoa

Estiloa

Claudio de Lorena izan zen bere erreferente nagusietariko bat. Cole 1825an New Yorken kokatu zen eta Hudson ibaiaren inguruak hasi zen margotzen. Haren helburua ez zen paisaia hutsa jasotzea: paisaia-margoak mezu moral bat zabaldu behar zuen, historia-margoek egiten zuten moduan. Paisaietatik at, gai biblikoak margotu zituen; horietan argiak balore sinboliko handia zuen, esaterako Edengo Lorategiaren kanporatzea (1828, Bostongo Arte Ederren Museoa).

Iruditegia

Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    (Gaztelaniaz):Thomas Cole Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoan.

    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Cole Aldatu lotura Wikidatan
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.