Thomas Chippendale

Thomas Chippendale (Otley, Yorkshire, Ingalaterra, 1718ko ekainaren 16angreg. bataiatua - Londres, Ingalaterra, 1779ko azaroa) zurgin ingelesa izan zen.

Chippendale idazmahaia, XVIII. mendekoa.

Biografia

Grabatuei buruz idatzi zuen liburua Ingalaterran inoiz argitaraturiko altzari marrazkien bilduma nagusia da (The GentlemanĀ“s and Cabinet MakerĀ“s Director, 1759-1762). Thomas Chippendalek sorturiko altzari estiloen multzoari Chippendale estiloa deritzo, XVIII. mendearen bukaeran modan egon zena. Hiru iturburu nagusi ditu estilo honek: gotikoa, rococoa eta Txinakoa. Chippendalek trebezia aparta erakutsi zuen hiru estilo horiek harmoniaz elkartzean. Oraindik ere, haren altzariak biziak eta dotoreak dira.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Chippendale Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.