Thomas Ceccon
Thomas Ceccon (Thiene, Vicenza (Italia), 2001eko urtarrilaren 27a) igeriketan aritzen den kirolari italiarra da.
Thomas Ceccon | |
---|---|
![]() (2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Thiene, 2001eko urtarrilaren 27a (23 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 89 kilogramo |
Altuera | 197 zentimetro |
![]() ![]() |
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen:
4x100 m estilo libreko erreleboan zilarrezkoa Italiako taldearekin 3.10,11ko denbora eginez, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 3.08,97koarekin) eta Australiakoaren aurretik (brontzezkoa, 3.10,22koarekin) sailkatuz. Italiako taldea igerilari hauek osatu zuten: Alessandro Miressi, Thomas Ceccon, Lorenzo Zazzeri, Manuel Frigo eta Santo Condorelli-k.
4x100 m lau-estiloko erreleboan, brontzezkoa eskuratu zuen Italiako taldearekin 3.29,17ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.26,78koarekin ME) eta Erresuma Batukoaren atzetik (zilarrezkoa, 3.27,51koarekin) sailkatuz. Hauek osatu zuten Italiako taldea: Thomas Ceccon. Nicolò Martinenghi, Federico Burdisso eta Alessandro Miressi-k.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ![]() | ![]() | 4x100 m estilo libreko erreleboaa, gizonezkoa[3] |
2020 | Tokio ![]() | ![]() | 4x100 m lau-estilo erreleboa, gizonezkoa[4] |
Erreferentziak
- «Thomas Ceccon» olympedia.org 2021-10-28an begiratua. (Ingelesez)
- "Thomas Ceccon" Olympics.com 2021-10-28an begiratua
- 4x100 m estilo libreko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- 4x100 m lau-estilo erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)