Thomas Bridges
Thomas Bridges (Bristol, Ingalaterra, 1842 – Buenos Aires, Argentina, 1898) misiolari ingelesa izan zen, Suaren Lurraldean bizi izan zen lehen gizon zuria. Ushuaia hiriaren egungo kokalekuan sortu zuen misioa utzi ondoren, 1886an Harberton Estantzia sortu zuen.
Thomas Bridges | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bristol, 1842 |
Herrialdea | Argentina Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Buenos Aires, 1898ko uztailaren 15a (55/56 urte) |
Hobiratze lekua | Cementerio Británico (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa Yagana |
Jarduerak | |
Jarduerak | misiolaria eta hizkuntzalaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Bere haurtzaroa
1844 edo 1845ean Bristolen abandonatuta aurkitu zuten. Bere arropa guztiak "T" bat zuen brodatua, horregatik deitu zioten Thomas. George Despard artzain anglikanoak adoptatu zuen.
1856an, Despard Malvinetara joan zen, Keppel edo Vigía uhartean ezarritako misio anglikanoaren kargu egitera, bere emaztea, seme-alabak eta Thomas Bridges seme adoptatua berekin eramanez. Misio honetatik hasi zituzten misio-lanak, Yaganak Beagle kanaletik Malvinetara eramanez bere kristau heziketarako. Urte horietan, Thomas Bridges yaganen hizkuntza ikasten hasi zen eta 30.000 hitz inguruko hiztegi bat idatzi zuen.
1859an, Despardek, yaganak, gizon zuriarekin egotera nahikoa ohituta zeudela uste izan zuen, eta itsasontzi bat bidali zuen Wulaia misioa ezartzeko (Navarino uhartearen mendebaldean), baina, lehen zeremonia erlijiosoan, yaganek, nabigatzaile guztiak hil zituzten, itsasontzian geratu zen sukaldaria izan ezik. 1861ean Despardek porrot egin zutela jakiten du eta Thomasek Malvinetan geratzea erabakitzen du. 1863an Thomasek Suaren Lurraldera bere lehen bidaia egin zuen, eta bere abantaila, yagan hizkuntza hitz egin zezakeela zen, eta, horrela, ez ziela minik eman nahi eta lagundu besterik ez zuela egin nahi esan zien.
Patagoniako Misiolari Elkartearen buru
1863an, Thomas Bridgesek eta Waite Stirling Hego Amerikako Misiolari Elkarteko zuzendari berriak Suaren Lurraldea bisitatu zuten. Thomas Bridgesek hizkuntza ezagutzen zuenez, harrera ona egin zieten. Malvinetara yamanak eramaten hasi ziren, non katekizatuak izan ziren, eta zurgintza, baratzezaintza eta abar irakatsi zitzaizkien. 1869an, Stirling misiolaria Ushuaian ezarri zen, non misio berri bat sortu zuen. Misiolari hau bi urtez geratu zen han.
Bitartean, Thomas Bridges Ingalaterrara joan zen eta diakono anglikano ordenatua izan zen, han Mary Ann Varderrekin ezkondu zen eta, ondoren, Malvinetara itzuli zen. Berarekin batera John Lawrence eta bere familia bidaiatu zuten.
Ushuaiako kokapena
1871n, Bridgestarrak ezarri ziren Ushuaiako misioan, Lawrence eta Lewistarrekin eta Malvinetako misioan bizi izan ziren zenbait familia yaganekin batera, hauek, modu sedentarioan eta baratzeak landuz bizitzen saiatu zirelarik. Hurrengo urteetan Thomas Bridges hainbat seme-alabaren aita izan zen.
1884an Argentinako gobernuak suprefektura bat ezarri zuen Ushuaian, misioa zegoen tokian. Thomas Bridgesek Argentinaren subiranotasuna onartu eta Argentinako bandera altxatu zuen; aldi berean, gobernuak misioari babesa eman zion.
Bere seme Lucasen kontakizunaren arabera, urte horretan bertan Thomas Bridgesek misiolari papera utzi eta ardi hazkuntzan hasi zen, hura baitzen bere familia handia mantentzeko modu bakarra.
Bizitza Harberton Estantzian
1886an Thomas Bridgesek misioari uko egin zion eta Buenos Airesera joan zen Francisco Pascasio Moreno peritua, Bartolomé Mitre eta Julio Rocarekin hitz egitera, lur zati bat eman ziezaioten Suaren Lurraldean estantzia bat sortzeko. 1886ko irailaren 28an 20.000 hektarea eman zizkioten Ushuaiatik 60 kilometro ekialdera. Han sortu zuen Harberton Estantzia, Thomas Bridgesen emaztearen jaioterriaren omenez emandako izena, Harbertonen, Devon. Estantzia hau, Beagle kanalean lehena izan zen, eta behi-azienda eta ardiak Suaren Lurraldean sartu zituen lehena.
Handik gutxira, urrearen sukarra hasi zen Suaren Lurraldean, ondorio izugarriekin indigena yaganentzat eta selknamentzat, hilketak eta emakumeen bortxaketak gertatu baitziren. Horrek (beste arrazoi batzuekin batera) aborigenen populazioen beherakada bortitza eragin zuen, ia erabat sarraskituak geratu zirenak.
1898an Thomas Bridges hil zen Buenos Airesera egindako bidaia batean, 56 urte zituela.
Gaur egungo Buenos Airesko Hilerri Britainiarrean lurperatu zuten, Chacarita auzoan.
Darwinen aurka
Alberto De Agostinik eta Thomas Bridgesek Charles Darwinen falaziak ezeztatu zituzten selknamak "piztiak" eta "kanibalak" zirela zabaltzen zutenak.
Lanak
Bridgesek Lukasen ebanjelioa, Joanen ebanjelioa eta Apostoluen Eginaldiak itzuli zituen yagan hizkuntzara. Gainera, hizkuntza horren hiztegi bat argitaratu zuen, 32.000 sarrera inguru dituena, existitzen den lehena eta osoena dena.
Ikus gainera
Bibliografia
- E. Lucas Bridges (1952). El último confín de la Tierra. Buenos Aires - Argentina: Emecé Editores S.A.
- María Brunswig de Bamberg (1995). Allá en la Patagonia (Pocket edición). Ediciones B. Argentina S.A./ Byblos. ISBN 987-1222-50-5. 314 páginas
- Bridges, Tomás (1865). «Diccionario Yagán : Idioma de los Yámanas de Tierra del Fuego - Manuscrito del Rev. Tomás Bridges (anotaciones posteriores del Rev. John Williams), fechado 1865».