Thinner (eleberria)

Thinner (euskaraz Meheago) Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1984ko azaroaren 19an New American Library argitaletxeak argitaratu zen.

Thinner
Datuak
IdazleaStephen King (1984)
Argitaratze-data1984ko azaroaren 19a
GeneroaBeldurrezko eleberria
Jatorrizko izenburuaThinner
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaNew American Library (en) Itzuli
Herrialdea AEB
Orrialdeak309
ISBN978-0-453-00468-8
OCLC10778532
Euskaraz
IzenburuaMeheago

Stephen Kingek liburu hau Richard Bachman ezizenez idatzi eta argitaratu zuen.

Argumentua

AEBtako Connecticut estatua, Fairview udalerria. Billy Halleck bere emaztea eta alabarekin batera bizi den abokatu arrakastatsu eta lodikote bat da. Lagun batzuk bisitatzen egon ondoren, senar-emazteak autoz etxerako bidean doaz, baina Billy gidatzen doan bitartean bere emaztea sexu fantasia gisa masturbatzen hasiko zaio, ondorioz Billyk une batez autoaren kontrola galdu eta kalea gurutzatzen ari zen atso bat jo eta bertan hilko du. Billyk herriko poliziaburua eta epailearekin duen adiskidetasunaz baliatuz ondorengo epaiketan atsoaren hilketa kargutik absolbitua ateratzea lortuko du. Atsoa, hain zuzen ere, egun horietan udalerrian zeuden ijito ibiltari komunitate bateko kidea zen.

Baina Billyk epaitegitik kalera ateratzekoan ijito komunitate horretako buruzagia eta hildako atsoa zenaren aitarekin topo egingo du, ijito zaharra delakoa, honek Billyri eskuarekin masaila ukitu eta honakoa aipatuko dio: "Meheago".

Egun horretatik aurrera Billy gero eta gehiago mehetzen hasiko da, eta nahiz eta hasieran pisua galtzeaz pozik egon eta zergatik ote den susmorik izan ez arren, mehegia egon eta bere osasuna egunez-egun okertze aldera hasten denean bere biziarengatik kezkatzen hasiko da, hortaz bere herritik joan zen ijito komunitatearen bila hasiko da, madarikazio horretatik aska dezakeen bakarra ijito zaharra baita, baina hori ez da bere kezka bakarra izango, bere emaztea eta mediku talde batek bere gaixotasuna ikertu asmoz herrira itzularazi nahi baidute. Billyri epaiketan lagundu zioten epailea eta poliziaburua ere azaleko gaixotasun arraroekin madarikatuak izan zirela ere jakingo du, biak ere beren buruaz beste egiten amaitu zutelarik.

Zinema

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.