Thimphu
Thimphu[1] (Tibeteko idazkeraz: ཐིམ་ཕུག།) Bhutango hiriburua da. 79.185 biztanle inguruko populazioa du, estatuko hiri nagusia izanik, eta 2.320 metroko garaieran dago. Thimphu barrutiaren burua da, bestetik. Thimphu semaforoak ez dituen munduko hiriburu bakarra da.
Thimphu ཐིམ་ཕུ | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Bhutan |
Estatua | BTN |
Izen ofiziala | ཐིམ་ཕུག། (Thimphu) |
Jatorrizko izena | ཐིམ་ཕུ |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°28′17″N 89°38′01″E |
Azalera | 27 km² |
Altuera | 2.321 m |
Demografia | |
Biztanleria | 114.551 (2017) 35.366 (2005) |
Dentsitatea | 4.242,63 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1955 |
Telefono aurrizkia | 232, 233, 234 |
Ordu eremua | UTC+06:00 |
thimphucity.bt |
Deskribapena
Txu ibaiaren ondoan eraikia dago. Hiria mendebaldeko Wang Chhu harana aldera zabaldu da. Tashichho Dzong aldean gobernuko eraikinak eta zerbitzuak biltzen dira. Azken hamarkadetan, landatik sortutako exodoari esker, hiriak asko handitu da eta, ondorioz, erdigunea berreraiki da eta inguruan auzo berriak sortu dira. Norzim Lam kalea erdigunearen nagusia da. Orain gutxi berritua, bertan, denda eta jatetxe asko dago.
Erregulazio ofizial baten arabera, eraikin guztiak estilo tradizionalean diseinatu egin behar dira, margo eta sinbolo budistekin apainduak. Hiriaren lantegiak zubi nagusiaren hegoaldean daude. Herrialdearen modernizazioarekin batera, Thimphun gero eta bulego eta zerbitzu gehiago ari dira sortzen. Dena dela, inguruan basoak dira nagusi.
Historia
Thimphu hiri modernoa da. 1950. urte baino lehen herrixka batzuk ziren, tartean Motithang, Changangkha, Changlimithang, Langchupakha eta Taba, gaur egun hiriaren barrutiak bihurtuta. Bhutango hiriburua, bestetik, Punakhan zegoen. 1952an, baino, herrialdean egiten ziren erreformen artean, hiriburua Thimphura eramatea erabaki zen eta horrek inguru honen erralitatea erabat aldatu egin zen.[2]
Historikoki, 1885an Thimphun gertaera historikoa eman zen: gaur egun Changlimithang kirol-ingurua den tokian guda garrantzitsu bat eman zen eta horri esker Ugyen Wangchuck Bhutango lehen erregea herrialde osoa kontrolatu zuen. Geroztik inguru horrek garrantzi handia izan du bertakoentzat. Egun han dagoen Changlimithang estadioa 1974an eraiki zen.
Wangchuck dinastiarekin herrialdea bakea eta progresoa ezagutu du. Azkeneko erregeak herria erreformen bidean jarri dute. Hirugarren erregeak, Jigme Dorji Wangchuck, aspaldiko feudalismoaren egiturak aldatu zituen, lurrak banatuz, morrontza ezabatuz eta fiskalitatea aldatuz. Halaber legeetan aldaketa asko egin zuen. Erreforma horien artean hiriburutasuna Thimphura eramatearena agindu zuen. 1961an hiriburu ofiziala izendatu zen. Laugarren erregeak, Jigme Singye Wangchuck, herrialdea ireki zuen eta erreforma ekonomikoen bidean jarraitu zuen, horretan Indiaren laguntza izanik.
Poliki-poliki mundu mailako erakundetan bat egin zuen Bhutan eta 1971an Nazio Batuetan sartu zen. Ondorioz ere, mundu osoko diplomaziak eta erakundeak hiriburuan instalatu ziren eta horrek Thimphuren handitze azkarra ekarri zuen.[2]
Politika
Jigme Singye Wangchuckek, laugarren erregeak, 1953an Nazio Biltzarra ezarri zuen eta botere betearazle guztiak ministro batzarrearen eskuetan jarri zuen; hauteskundeak 1998an egin ziren. Parlamentoak, bestetik, konfidantza falta dela eta, erregea kentzeko boterea du. 2001ean Nazio Batzorde batek Bhutango Erresumaren konstituzioa prestaketari ekin zion. 2005ean, laugarren erregeak boterea bere semearen eskuetan utzi zuen, Jigme Khesar Namgyel Wangchuck printzea. Prozesu horretan erregimen monarkiko absolutoa monarkia demokratikoa eta palamentarioa bihurtu zen. Estatuaren helburu nagusia Nazio Zoriontasun Gordina da, Nazio Produktu Gordinaren parekoa.[3]
Klima
Datu klimatikoak (Thimphu) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12.3 | 14.4 | 16.4 | 20.0 | 22.5 | 24.4 | 24.9 | 25.0 | 23.1 | 21.9 | 17.9 | 14.5 | 19.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.9 | 7.5 | 10.2 | 13.6 | 17.8 | 19.8 | 20.2 | 20.4 | 19.1 | 16.2 | 11.5 | 6.7 | 13.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −2.6 | 0.6 | 3.9 | 7.1 | 13.1 | 15.2 | 15.4 | 15.8 | 15.0 | 10.4 | 5.0 | −1.1 | 8.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 15 | 41 | 23 | 58 | 122 | 246 | 373 | 345 | 155 | 38 | 8 | 3 | 1427 |
Iturria: Weatherbase [4] |
Barrutiak
Hirian barruti hauek bereizi dira:
- Abegi-barrutia
- Changangka
- Changzamthok
- Chubachu
- Jungshina
- Kawajangsa
- Langjupaka
- Motithang
- Sangyegang
- Yangchenphug
- Zamazingka
- Ziluka
Monumentuak
- Tashichho Dzong
- gotorleku eta monasterio budista, hiriaren iparraldean.
- Simtoka Dzong
- Sangak Zabdhon Phodrang bezala ezaguna (Mantra Sekretuen Esanahi Sakonaren Jauregia euskaraz), tradizioaren arabera Shabdrung Ngawang Namgyalk Buthango bateratzaileak 1629an eraiki zuen. XVII. mendean eraso ugari pairatu zuen eta konponketa ugari ezagutu zituen. Hiritik 5 kilometrotara dago.
- Cheri monasterioa
- baita ere Chagri Dorjeden monasterioa bezala ezaguna. Budismoaren Drukpa Kagyu joerarako 1620an eraikia.
- Dechen Phodrang monasterioa
- "Gozamen Handiko jauregia" monasterio budista da, hiriko iparraldean. Jatorriz han zegoen Tashichho Dzong. 1971an eskola monastikoa bihurtu zuten. Objektu interesgarri asko ikus daiteke: XIII. mendeko margolanak, Shabdrung-go estatua bat, Buda bat...
- Dechencholing jauregia
- Thimphuko haranaren iparraldean dago. Erregearen amonaren egoitza zen.
- Tango monasterioa
- XIII. mendean sortua, gaur egungo eraikina 1688koa da. Tokia budismoan sakratua da.
- Buda Dordenmaren estatua
- Brontzezko estatua erraldoia. 100 metroko alturakoa, eraikitzen ari da.
- Chorten oroitarri
- Hiriaren erdialdera dagoen estupa. Jigme Dorji Wangchuckren, Bhutango hirugarren erregearen oroimenez eraiki zen, 1974an. 2008an berritua izan zen.
Galeria
- Chorten oroitarri.
- Thimphuko merkatua.
- Oinezkoentzako zubia.
- Thimphuko haurrak.
- Txu ibaiaren ertza.
- Tashichho Dzong neguan.
Erreferentziak
- 38. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-03-30).
- .
- .
- Weatherbase: Historical Weather for Thimphu, Bhutan. Weatherbase (Noiz kontsultatua: 2011-12-10).
Ikus, gainera
- Punakha, Bhutango hiriburu ohia.
Kanpo estekak
- Thimphuri buruzko bideoa Youtuben.
- (Ingelesez):Thimphuren mapa.
- (Ingelesez):Turismo bulegoko webgunea.
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa eta argazkiak.