Thierry Biscary
Thierry Biscary (Anhauze, 1976ko abuztuaren 29a) baxenafar abeslari emankor eta txalapartaria da[1]. Kalakan taldekidea izateak oihartzuna ekarri dio bereziki.
Thierry Biscary | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anhauze, 1976ko abuztuaren 29a (47 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta perkusionista |
Genero artistikoa | herri-kanta egile abeslaria |
Musika instrumentua | txalaparta ahotsa |
Biografia
Gaztetik kantatu du hainbat taldetan : Bost Gehio, Txitxab, Bolbora, Hegalka,[2] Triki Traka,[3] Kokin.[4]
2009an Paxkal Indorekin Kalakan taldea sortu zuen Katia eta Marielle Labèque[5] gazamek bultzaturik. Urte berean Europan gaindi bira bat egin zuten Maurice Ravelen Bolero famatuaren moldaketa bat txalapartarekin joz.
2012an, Kalakan hirukotearekin Madonnaren MDNA Tour[6] bira mundialean parte hartzen zuen abeslariak.
Urte bizi baten ondotik bere lankideekin Ipar Euskal Herriarat itzuli zen eta heiekin musika egiten segitzen du.[7]
2018an bakarkako ibilbidea abiatu du. Lehenik, Manez ezizena hartu du, Manez eta Kobreak diska plazaratuz Kobreak metalezko tresnen taldearekin[8]. 2020an Muda izeneko bigarren diskoa aurkeztu du, lehen aldiz bere izenean[9].
Diskografia
Taldeetan
- 2003 : Hain hurbil, hain urrun[12] Hegalka taldearekin
- 2006 : Eta kantuz hasi ziren[13] Kokin taldearekin
- 2010 : Kalakan[14] Kalakan taldearekin
- 2015 : Elementuak[15] eta B_Aldeak[16] Kalakan taldearekin
- 2021 : Dialektrika[17] TZA! taldearekin
Eta ondoko diskoetan agertzen da ere bai :
- 2005 : Sarberri[18] Triki Traka taldearekin
- 2006 : Ravel[19] Katia eta Marielle Labèque-kin
- 2007 : Euskal Rock unplugged[20] Triki Traka taldearekin
- 2013 : Silex SiO2[21] Oreka Tx eta Kalakan taldeekin
- 2013 : MDNA world tour Kalakan eta Madonnarekin
- 2018 : Amoria[22] Katia eta Marielle Labèque pianistekin
- 2019 : Koklea[23] Oreka Tx taldearekin
Filmografia
- 2002 : Le Bleu de l'océan. Didier Albertek ekoiztutako minisaila frantsesa
- 2012: The Labeque way.[24] Félix Cábez-en dokumentala
- 2013 : Katia et Marielle Labeque, rock et baroque.[25] Fabrice Ferrari eta Constance Lagarde-ren dokumentala
- 2013 : MDNA world tour. Miamin grabatutako zuzenezko kontzertua
- 2015 : Kalakan and friends.[26] Zumarragako Antiguako baselizan grabatutako zuzenezko kontzertua
- 2015 : Faire la parole.[27] Eugène Green-en dokumentala
- 2020 : Atarrabi eta Mikelats.[28] Eugène Green-en pelikula
Erreferentziak
- «Sortzen dudanak mila erreferentzia ditu, orduan ez da sortzea, irakurketa bat dela errango nuke» Eke.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 17a).
- "Hain hurbil, hain urrun" diska (Frantsesez)
- Triki Traka Bidasoa Folk festibalean (frantsesez)
- Kokin taldea Hartzaro festibalean
- Labèque ahizpak, itzalpean
- Madonna Kalakan euskal hirukotearekin batera
- «Thierry Biscary ‘Ttirritt’: «Madonnak, nolabait esateko, argitara eman du gure lana»» Urola Kostako Hitza 2013/04/12.
- «Manez eta Kobreak» www.kulturklik.euskadi.eus.
- «Thierry Biscary: “Muda bada sasoi aldaketa, bada nortasun aldaketa”» kazeta.eus 2020/10/26 (Noiz kontsultatua: 2020/10/28).
- Manez. (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
- Arteak oraindik ez den gune bat ireki behar du. .
- Hegalka taldearen "Hain hurbil, hain urrun" diska (Frantsesez)
- Kokin taldearen "Eta kantuz hasi ziren..." diska (Frantsesez)
- Kalakan diskaren aurkezpena
- Elementuak diskaren aurkezpena
- B_Aldeak diskaren aurkezpena
- «Dialektrika» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
- Triki Traka taldearen Sarberri diska
- Bolero-aren euskal sustraiak (Frantsesez)
- Triki Traka taldeaen Euskal Rock Unplugged diska
- Silex SiO2 diskaren aurkezpena
- Amoria, gure euskal festa
- Documentaire The Labeque way (Ingelesez)
- Katia et Marielle Labeque, rock et baroque dokumentala (Frantsesez)
- Kalakan and friends DVDa
- Faire la parole, cycle Chez les Basques (Frantsesez)
Ikus, gainera
- Ipar Euskal Herriko abeslarien zerrenda
- Euskal Herriko musika garaikidea