Thieboudienne
Thieboudienne (euskaraz ahoskatuta: ttebu jen), Senegalgo plater tradizionalaren ikur nagusia da,[1] arroza (ceeb) eta arraina (jën) oinarritzat hartzen dituena.[2]
Thieboudienne | |
---|---|
arrain plater | |
Osagaiak | arroza, arraina eta tomate saltsa |
Historia | |
Jatorria | Senegal |
Izena
Jatorrizko izena woloferaz: ceebu jën da, frantsesez: thiéboudienne, thiéboudiène, thiébou dieune bezala transkribatu izan dena.[2]
Osagaiak eta prestaketa
Thieboudiennea been cin motako platera da, alegia: osagai guztiak marmita berean ezarriz prestatzen den horietakoa.[1]
Erabiltzen den arraina meroa, urraburua, lupia, lutxoa, legatza... izan daiteke.[3] Arroza eta tomateaz gain, osagaiak etxetik etxera alda daitezke: tipula, azenarioa, aza, manioka, kakahuete olioa, perrexila, berakatza, piperra, espeziak...[2]
Alde batetik, arraina garbitu eta barazkiekin betetzen da (perrexila, tipula, berakatza, piperra, espeziak...); oliotan minutu gutxi batzutan sueztitu eta gero, aparte gordetzen da. Olio horretan gainontzeko barazkiak jartzen dira, urarekin; egosi direnean, barazkiak ateratzen dira arrainarekin batera jarriz. Bitartean, urarekin arroza egosten da; azken minutuetan barazkiak eta arraina lapikoan sartzen dira, azken egostaldia emanaz.[3]
Jatorria eta hedapena
Senegaldarren arabera, plater hau Penda Mbaye sukaldariak asmatu zuen XIX mendean, Ndar edo Saint-Louis hirian (artean Mendebaldeko Afrika Frantseseko hiriburu zena).[3] Inguruko herrialdeetan ere ezaguna da, adibidez Malin (zamé) edo Mauritania eta Gambia (benechin).[1]
EEBB-etako Savannah red rice izeneko platerak thieboudienne-aren itxura handia du; hori dela eta, kreoleek afrikarrengandik hartutako errezeta dela uste da.[4][5]
Galeria
- Erabil daitezkeen espezietako batzuk.
- Erabil daitezkeen barazkiak eta espeziak.
- Arrain desberdinak erabil daitezke.
- Arrozaren prestaketa.
- Jateko prest.
Erreferentziak
- Les mots du patrimoine : le Sénégal. Éditions de archives contemporaines 2006 ISBN 2914610335. PMC 71887592. (Noiz kontsultatua: 2018-09-12).
- Troth Wells. (2007). The World of Street Food: Easy Quick Meals to Cook at Home. New Internationalist, 28 or. ISBN 978-1-904456-50-6..
- Benayoun, Mike. «Sénégal : Thiéboudienne» https://www.196flavors.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 12a).
- Jessica B. Harris. (2011). High on the Hog: A Culinary Journey from Africa to America. Bloomsbury USA, 71- or. ISBN 978-1-59691-395-0..
- Grass roots: African origins of an American art. Museum for African Art, 123,125 or. ISBN 978-0-945802-50-1..