Thibaut Courtois
Thibaut Nicolas Marc Courtois (Bree, Belgika, 1992ko maiatzaren 11), edo laburbilduta "Courtois" belgikar futbol atezain bat da. Real Madrid C.F. taldean Espainiako futbol ligako lehen mailan eta Belgikako selekzioan jokatzen du.
Thibaut Courtois | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2018) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Thibaut Nicolas Marc Courtois | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Bree, 1992ko maiatzaren 11 (31 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Belgika | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | Belgikako frantsesa Belgian Dutch (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | Belgian Dutch (en) Belgikako frantsesa ingelesa gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zenbakia | 1 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 96 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 200 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
thibautcourtois.com | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza pertsonala
Bere gurasoak Thierry Courtois eta Gitte Courtois dira, boleiboleko jokalariak; baita bere arreba, Valérie Courtois, ere. Thibaut Courtuis txikitatik kirol horretan aritu zen, baina futbolean zentratzea erabaki zuen 12 urterekin.
Kirol Ibilbidea
KRC Genk
Courtois 5 urterekin Bilserve VV taldean hasi zen bere kirol ibilbidea. Han 3 urte egon eta KRC Genk taldera joan zen. Hasieran, ezker atzelaria bezala egon zen, baina gero, atezaina izatea erabaki zuten. 16 urterekin, debuta egin zuen KAA Gent-en kontra.
Genk-en egon zen bitartean, funtsezkoa izan zen 2010-2011 denboraldian Belgikako ligako titulua lortzeko.
Atletico de Madrid
2011. urtean Chelsea fitxatu zuen £7,9 milioi truke. Baina egun berean, Courtois laga zuten Atletico Madril taldera. Hiru denboraldi egon zen zuri-gorri bezala.
Hainbat garaikur irabazi zituen talde horretan. 2012an haren lehen europar titulua lortu zuen, UEFA Europa League. Horren ondoren, Europako Superkopa irabazi zuen Chelsea-ren kontra. Azkenik, Espaniako Errege Kopa bat 2013an eta Liga bat 2014. urtean.
Chelsea
2014/15 denboraldian, Courtois Chelsea-ra itzuli zen. 2014ko abuztuaren 3an jokatu zuen lehen partidu lagunartekoa Werder Bremenen aurka. Handik hamabost egunera, bere lehen partida ofiziala jokatu zuen Burnley-ren aurka, Premier Leagueko lehen egunean taldeak 3-1 irabazi baitzituen.
Belgikako atezainak Ligako Kopa 2015. urtean eta Premier League 2015. eta 2017. urteetan lortu zituen, baita FA Cup bat ere 2018an. Courtoisek Premier League-ko Urrezko Eskularrua irabazi zuen denboraldia amaitzean.
Real Madrid
2018ko uztailaren 8an, Real Madrilek fitxatu zuen, 35 milioi euro inguruko zenbatekoan. Santiago Bernabéu estadioan aurkeztu zuten ofizialki uztailaren 9an.
2022ko maiatzaren 28an, Parisko Champions Leagueko finaleko jokalari onena aukeratu zuten, Real Madril eta Liverpool taldeen artean, talde zuriak bere hamalaugarren Europako Kopa irabaz zezan egin zuen jarduera erabakigarriari esker. Denboraldia amaitutakoan, 2021-22 denboraldiko bigarren jokalari onena izendatu zuen Marca egunkariak.
2023ko abuztuaren 10ean, Courtuis lesionatu zen Athleticen aurkako lehen partida prestatzen, eskuineko belauneko meniskoan. Horren ondorioz, 2023-2024 denboraldia ez zuen jokatu
Selekzioan
2011ko maiatzaren 19an, Belgikako selekzioarekin deitu zuten lehen aldiz, 2012ko Eurokoparako sailkapen-partida bat egiteko Turkiaren aurka, nahiz eta azkenean ez zuen jokatu. Baina ofizialki jokatu zuen, Frantziaren aurka jokatutako lagunartekoan.
2014ko Munduko Futbol Txapelketako atariko zerrendan sartu zen. Urte horretako maiatzaren 25ean, 1 zenbakia eman zitzaion eta partida guztiak titular gisa jokatu zituen final-laurdenetara arte, Argentinaren aurrean galdu zuten arte.
2018ko ekainaren 4an hautatu zuten berriro. Azkenean, Txapelketako hirugarren postuan amaitu zen, Munduko Kopetako Belgikako selekzioaren historiako emaitzarik onena. Courtoisek Munduko Urrezko Eskularrua irabazi zuen, txapelketako atezainarik onena baitzen.
Estatistika klubetan
Kluba | Herrialdea | Urteak | Partiduak | Golak |
---|---|---|---|---|
KRC Genk | Belgika | 2008-2009 | 1 | 2 |
2010-2011 | 44 | 47 | ||
Atletico Madril | Espainia | 2011-2012 | 52 | 50 |
2012-2013 | 46 | 35 | ||
2013-2014 | 56 | 40 | ||
Chelsea F.C | Inglaterra | 2014-2015 | 39 | 35 |
2015-2016 | 30 | 38 | ||
2016-2017 | 39 | 32 | ||
2017-2018 | 46 | 47 | ||
Real Madril | Espainia | 2018-2019 | 35 | 48 |
2019-2020 | 43 | 32 | ||
2020-2021 | 51 | 44 | ||
2021-2022 | 52 | 46 | ||
2022-2023 | 49 | 49 |