Theodor W. Adorno saria
Theodor W. Adorno saria Alemanian ematen den sari garrantzitsua da. Filosofia, antzerkia, musika eta zinemako arlotan gailendu diren pertsoneei ematen zaie. Saria 1977an sortu zen, Frankfurt am Main hirian. Sariaren izenak Theodor W. Adorno filosofo, musikari eta irakasleari omendu nahi zion. Adornok hogei urte baino gehiago Frankfurt am Maingo Johann Wolfgang Goethe Unibertsitatean irakatsi zuen.
Theodor W. Adorno saria | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1977 |
Honen izena darama | Theodor Wiesengrund Adorno |
Ezaugarriak | |
frankfurt.de… |
Ezaugarriak
Saria hiru urtero ematen da, irailaren 11an; egun hori Adornoren jaiotze eguna zen. Saria 50.000 €koa da.
Sarituak
- 1977: Norbert Elias (soziologo)
- 1980: Jürgen Habermas (soziologo)
- 1983: Günther Anders (filosofo)
- 1986: Michael Gielen (musikagile)
- 1989: Leo Löwenthal (soziologo)
- 1992: Pierre Boulez (musikagile)
- 1995: Jean-Luc Godard (zinema zuzendari)
- 1998: Zygmunt Bauman (soziologo)
- 2001: Jacques Derrida (filosofo)
- 2003: György Ligeti (musikagile)
- 2006: Albrecht Wellmer (filosofo)
- 2009: Alexander Kluge (zinema zuzendari)
- 2012: Judith Butler (filosofoa)
- 2015: Georges Didi-Huberman (arte historialari)
- 2018: Margarethe von Trotta (aktore eta zinema zuzendari)
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Alemanez):Sariaren webgune ofiziala.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.