Theodor W. Adorno

Theodor W. Adorno (Frankfurt, 1903ko irailaren 11 Visp, Suitza, 1969ko abuztuaren 6a) alemaniar filosofo, soziologo, psikologo, musikologo eta konpositorea izan zen, gizarteari egindako teoria kritikoarengatik ezaguna.

Theodor W. Adorno

Bizitza
JaiotzaFrankfurt am Main, 1903ko irailaren 11
Herrialdea Alemaniar Inperioa  1918)
 Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak  (1943 -
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaVisp, 1969ko abuztuaren 6a (65 urte)
Hobiratze lekuaFrankfurteko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Gretel Adorno (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMerton College (en) Itzuli
Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea
Tesi zuzendariaHans Cornelius (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Alfred Schmidt
Hizkuntzakingelesa
alemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, musikagilea, musikologoa, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, musika-kritikaria, aforista, piano-jotzailea, idazlea, akademikoa eta aesthetician (en) Itzuli
Lantokia(k)Frankfurt am Main
Viena
Frankfurt am Main
Oxford
New York
Los Angeles eta Frankfurt am Main
Enplegatzailea(k)Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakWalter Benjamin, Max Horkheimer, Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Karl Marx eta Friedrich Nietzsche
KidetzaVienako Bigarren Eskola
MugimenduaFrankfurteko eskola
XX. mendeko musika klasikoa
Filosofia kontinentala
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm2417309 iTunes: 331251725 Musicbrainz: b2d80fb6-a565-421a-a04c-ebb3bc0c3167 Discogs: 599746 Find a Grave: 7948579 Edit the value on Wikidata

Frankfurteko Eskolako teoria kritikoaren bultzatzaile nagusietariko bat izan zen, eta haren lana Ernst Bloch, Walter Benjamin, Max Horkheimer, Erich Fromm eta Herbert Marcuse pentsalariekin lotzera heldu da, besteak beste. Haientzat, Freud, Marx eta Hegelen lanak funtsezkoak ziren gizarte modernoaren kritika burutzeko.

Faxismoa eta hark berak izendaturiko kultur industria izan ziren kritikaren gai nabarmenenak. Bere idazlanek —hala nola Ilustrazioaren Dialektika (1947), Minima Moralia (1951) eta Dialektika Negatiboa (1966)— eragin handia izan zuten Europako Ezker Berrian.

XX. mende hasierako Europan existentzialismoaren eta positibismoaren korronteak gailentzen ari zirelarik, Adornok Kierkegaarden eta Husserlen ikasketen bitartez historia naturalaren ikusmolde dialektikoan aurrepausoa eman zuen, ontologiaren eta enprismoaren tentazioak kritikatzen zituelarik. Pianista klasikoa zen, eta Arnold Schönbergen dodekafonismoarekiko zuen jakin-minak bultzatuta, Vienako Bigarren Eskolako kide zen Alban Bergekin konposizioa ikasi zuen. Musika abangoardistekiko zuen dedikazioak haren ondorengo lanen oinarria osatu zuen, eta bide batez Thomas Mannekin lankidetzan aritzera eraman zuen, hura Doctor Faustus nobela idazten ari zela, biak Kalifornian Bigarren Mundu Gerratik erbesteratuta bizi ziren bitartean. Gizarte Ikerketarako Instituturako lanean, Adornok autoritarismoari, antisemitismoari eta propagandari buruzko ikerketa eragin-sortzaileetan parte hartu zuen. Beranduago, ikerketa horiek gerraosteko Alemanian Institutuak burutuko zituen ikerketa soziologikoen eredu bilakatuko ziren.

Biografia

Frankfurteko familia burges batean jaio zen. Bere aita, Oscar Alexander Wiesengrund, ardo merkataria zen, ama, Maria Calvelli-Adorno soprano lirikoa. Bere arreba Agathak pianoa jotzen zuenez, amarekin batera arduratu zen Adornoren haurtzaroko heziketa musikalaz.

Judua izanik, nazien garaian AEBetara emigratu zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Alemaniara itzuli zen. 1949tik filosofia eta soziologia irakatsi zituen Frankfurten. Sari ugari jaso zituen XX. mendeko pentsalari entzutetsu gisa eta aintzatetsia izan zen estetika, filosofia eta estetikaren alorretan.

Ikasketak

Kaiser Wilhelm Gymnasium ikastetxera joan zen, non bere adimenagatik nabarmendu zen gainontzeko ikaskideen artean. Gazte garaian Siegfried Kracauer ezagutu zuen eta lagun minak egin ziren, Kracauer bera baino hamalau urte zaharragoa zen arren.

Eragin intelektualak

Frankfurteko Eskolako teorialari gehieni bezala, Hegel, Marx eta Freuden lanek asko eragin zioten Adornori. Haien teoria nagusiek XX. mendearen lehen erdiko intelektual ezkertiar asko liluratu zituzten.

Hegel

Adornoren filosofia hegeliarraren bereganakotzea 1931n hasi zen, haren inaugurazio-hitzaldian hain zuzen ere. Bertan ondorengoa esan zuen: "interpretazio filosofikoa dialektikaren bitartez soilik iruditzen zait zilegi" (Gesammelte Schriften 1: 338). Hegelen ustez metodoa eta edukia ezin daitezke banatu, pentsatzeak beti baitakar zerbait pentsatzea; berarentzat dialektika "objektuaren beraren mugimendu ulertua" da.[1]Gerhard Schweppenhäuser-ek bezala, Adornok bere egin zuen baieztapen hori, eta bere pentsamendua oinarrizko kategoria hegeliar batean oinarritu zuen, ukapen determinatuan, zeinaren arabera zerbait ez den abstraktuki ukatzen eta zeron disolbatzen, baizik eta haren kontrakoaren bitartez kontzeptu berri eta aberatsago baten gordetzen den.[2][3]

Karl Marx

Marxen Ekonomia politikoaren kritikak argi eta garbi markatu zuen Adornoren pentsamendua. Jürgen Habermasek deskribatzen duen bezala, kritika marxista Adornoren aburuz "ortodoxia isila da, zeinaren kategoriak Adornoren kulturaren kritikan agerian geratzen diren, nahiz eta haien eragina esplizituki aipatua ez dagoen."[4] Marxek Adornon izan zuen eragina, György Lukácsen Geschichte und Klassenbewußtsein-en (Historia eta Klase-kontzientzia) bidez iritsi zen lehenik; testu horretatik, Adornok kategoria marxistak ziren gauza-bihurtzea (reifikazioa) eta merkantziaren fetitxismoa bereganatu zituen. Horiek lotura estua dute Adornok merkataritzarekiko zuen kontzeptuarekin, bere filosofiaren muina den kontzeptua hain zuzen ere, teoria ekonomikora soilik mugatua ez dagoena. Adornoren "truke-gizartea" (Tauschgesellschaft), bere "hedatze-irrits aseezin eta suntsitzailearekin", erraz deskodetu daiteke kapitalismoaren deskribapen gisa.[5] Horrez gain, ideologia kontzeptu marxista funtsezkoa da Adornorentzat.[6]

Klase teoriak ere, Adornoren lanean gutxiago agertzen denak, pentsamendu marxistan du jatorria. Adornok bere testuetako bitan aipatu zuen esplizituki klasea: lehena, Musika-Soziologiaren Sarrera idazlaneko "Klaseak eta Estratuak" (Klassen und Schichten) kapituluan; bigarrena, "Klase Teoriaren inguruko gogoetak" deituriko 1942ko saiakera argitaragabeko batean, haren lanen bilduman postmortem argitaratua izan zena.

Sigmund Freud

Psikoanalisia teoria kritikoaren osagai bat da.[7] Adornok goiz irakurri zuen Sigmund Freuden lana, baina, Horkheimerrek ez bezala, ez zuen inoiz psikoanalisirik jaso praktikan.[8]

Adorno beti izan zen Freudiar doktrina ortodoxoaren aldekoa, "psikoanalisia bere forma hertsian".[9] Jarrera horretatik Erich Fromm[10] erasotu zuen, baita geroago Karen Horney ere, haien errebisionismoa zela eta. Psikoanalisi soziologizatuari eta hura prozedura terapeutiko batera murrizteari buruzko zalantzak aditzera eman zituen.[11][12]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Gerhard Schweppenhäuser: Theodor W. Adorno zur Einführung. 5. Auflage. Junius, Hamburg 2009, S. 31.
  2. Gerhard Schweppenhäuser: Theodor W. Adorno zur Einführung. 5. Auflage. Junius, Hamburg 2009, S. 30–38.
  3. In einem Gespräch zwischen Horkheimer, Adorno und Gadamer über Nietzsches Moralkritik monierte Adorno, dass es Nietzsche „am Begriff der bestimmten Negation gefehlt" habe, „also daran, dass, wenn man einem als negativ Erkannten ein Anderes entgegensetzt, in diesem Anderen das Negierte in einer neuen Form mitenthalten sein muss". Max Horkheimer: Gesammelte Schriften. Band 13: Nachgelassene Schriften 1949–1972. Fischer, Frankfurt am Main 1989, S. 116.
  4. Jürgen Habermas: Theorie und Praxis. Sozialphilosophische Studien. Luchterhand, Neuwied 1963, p. 170.
  5. Gesammelte Schriften, volume 5, p. 274.
  6. Jan Rehmann: Ideologiekritik. Die Ideologiekritik der Kritischen Theorie. In: Uwe H. Bittlingmayer / Alex Demirović / Tatjana Freytag (ed.): Handbuch Kritische Theorie. Band 1. Springer VS, Wiesbaden 2019, pp. 663–700, here p. 664.
  7. Martin Jay: III. Die Integration der Psychoanalyse. In: id.: Dialektische Phantasie. Die Geschichte der Frankfurter Schule und des Instituts für Sozialforschung 1923–1950. S. Fischer, Frankfurt am Main 1976, pp. 113–142.
  8. Christian Schneider: Die Wunde Freud. In: Richard Klein, Johann Kreuzer, Stefan Müller-Doohm (Hrsg.): Adorno-Handbuch. Leben – Werk – Wirkung. J. B. Metzler Verlag, Stuttgart 2011, S. 284.
  9. Theodor W. Adorno: Probleme der Moralphilosophie. Nachgelassene Schriften, Abteilung 4, Band 10: Vorlesungen. Suhrkamp, Frankfurt am Main 1996, S. 123.
  10. Theodor W. Adorno, Max Horkheimer: Briefwechsel. Band I: 1927–1937. Suhrkamp, Frankfurt am Main 2003, S. 129 f.
  11. He summarizes this in the seemingly paradoxical formulation: "The more psychoanalysis is sociologized, the duller its organ for recognizing socially caused conflicts becomes". (GS 8: 28).
  12. Stefan Müller-Doohm: Adorno. Eine Biographie. Suhrkamp, Frankfurt am Main 2003, S. 590.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.