Theodor Kallifatides

Theodor Kallifatides (Grezieraz: Θοδωρής Καλλιφατίδης, 1938ko martxoaren 12a) idazlea da. Greziar immigrantea da, baina suedieraz idatzi du batez ere, nahiz eta azken urteotan bere ama hizkuntzan idazten hasi den.[1]

Theodor Kallifatides
Bizitza
JaiotzaMolaoi (en) Itzuli, 1938ko martxoaren 12a (86 urte)
Herrialdea Grezia
 Suedia
Talde etnikoagreziarra
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDrama School of the Greek Art Theatre (en) Itzuli 1960)
Stockholmgo Unibertsitatea
Hizkuntzakgreziera modernoa
suediera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, itzultzailea, idazlea, poeta eta aktorea
Enplegatzailea(k)Stockholmgo Unibertsitatea
Jasotako sariak

IMDB: nm0436004 Allmovie: p317235
Musicbrainz: b5fc8adb-c973-422e-9366-89a0ec3109c6 Discogs: 4055356 Edit the value on Wikidata

Biografia

Kallifatides 1938an jaio zen Molaoi herrian, Lakonian, Grezian. Aita Dimitrios Kallifatides zuen, maisua, jatorriz Ponto eskualdekoa, eta ama Antonia Kyriazakou, Molaoi herrikoa. 1946an, Bigarren Mundu Gerra amaitu berritan, eta Grezian gerra zibila bizi zela komunisten eta monarkikoen artean, Atenasera aldatu zen bere familiarekin batera, errepresalietatik ihesi.[2] Atenasen egin zuen Batxillergoa, eta baita Karolos Koun antzerki eskolan ikasi ere.

1964an. 25 urte zituela, Suediara migratu zuen, eta bertan bizi izan da harrezkero. Sukalde-laguntzaile moduan lan egiten zuen bitartean, suediera ikasi zuen Strindberg-en “Julia andereñoa” irakurriz. Uda bukaeran hitz egiten zuen suedieraz eta udazkenean izena eman zuen unibertsitatean. Bertan Filosofia ikasi zuen, eta 1969 eta 1972a artean Stockholmeko Unibertsitatean egin zuen lan irakasle moduan. 1972 eta 1976 artean, berriz, Bonniers literatur aldizkariko buru izan zen.

Kallifatides-en debuta literaturan 1969an izan zen, poesia-liburu batekin, baina ezagun egin zen ondoren argitaratu zituen nobelei esker. Denetarik argitaratu du: nobelak, poesia-bildumak, bidai liburuak eta antzerkiak. Orobat, film-gidoiak idatzi ditu, eta baita pelikula bat zuzendu ere.

Itzuli ditu suedieratik grezierara Suediako zenbait egile handiren lanak, hala nola Ingmar Bergman eta August Strindberg. Alderantzizko bidea ere egin du, grezieratik suedierara ekarrita Giannis Ritsos-en eta Mikis Theodorakis-en zenbait lan.

2000. urtean polizi nobelak idazten hasi zen, Hilketa bat baino ez (Ett enkelt brott), katramila kriminal bat, Kristina Vendel komisarioa protagonista duena, eta zenbait nobelatan agertuko dena.

Berrogeita hamar urte suedieraz idatzi ondoren, laurogei urteren bueltan, 2018an berriz hasi zen grezieraz idazten. Bere harridurarako, ohartu zen berez-berez jariaten zitzaizkiola hitzak bere ama-hizkuntzan.“Nire lehen hizkuntza bihotzaren taupada bat da. Bigarrena, hausnarketa bat. Lehena erraietatik jaiotzen zen; bigarrena, garunetik”.[3]

Kallifatides-ek sari dezente jaso ditu bere lanengatik, zeinek hitz egiten duten Grezian bizi izandako esperientzien inguruan eta zer den greziar izatea atzerrian. 2017an, esate baterako, Dobloug literatur saria jaso zuen. Bere lan gehienak hogei bat hizkuntzatara itzuli dira.

Erreferentziak

  1. «Reading Greece: Theodor Kallifatides, the Greek Writer of the North» www.greeknewsagenda.gr (Noiz kontsultatua: 2021-05-19).
  2. (Katalanez) Aragay, Ignasi. (2021-05-12). «Mentre hi ha esperança hi ha vida» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2021-05-19).
  3. (Katalanez) Piquer, Eva. (2020-09-18). «El lloc d’on surten les paraules» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2021-05-19).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.