Theo James
Theodore Peter James Kinnaird Taptiklis (Oxford, 1984ko abenduaren 16a), ospetsu bilakatu zenetik jendeak Theo James bezala ezagutzen duen aktore Britainiarra da.
Theo James | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Theodore Peter James Kinnairdd Taptiklis |
Jaiotza | Oxford, 1984ko abenduaren 16a (39 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nottinghamgo Unibertsitatea : filosofia Bristol Old Vic Theatre School (en) Aylesbury Grammar School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, musikaria, zinema aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, executive producer (en) , abeslaria eta gitarra-jotzailea |
Bere lan batzuk
Gehienbat ezagutzen zaio Bedlam telesaileko Jed Harper pertsonaiagatik, Golden Boy seriean Walter Clark pertsonaiagatik, A Passionate Woman telesailean Craze bezala, Room at the Top seriean Jack Wales moduan, Case Sensitive seriean Aidan Harper bezala eta Divergent saileko filmetan “Four” edo Tobias Eaton moduan.
Txikia zenean, bere nerabezaroan, Aylesbury Grammar School-en ikasi zuen. Eskola hau mutilentzako bakarrik zen eta nagusia egiten zen bitartean arte dramatikoa ikasi zuen Bristol Old Vic Theatre School-en. 2007an Filosofiako titulua lortu zuen Nottinghamgko Unibertsitatean eta hiru urte beranduago telebistan agertu zen lehenengo aldiz bere lehenengo paperarekin, Alex Crazenovski bezala A Passionate Woman seriean. Bere lehenengo paper garrantzitsua urte bat beranduago heldu zen, Bedlam seriearekin, non Theok, Jed Harper pertsonaia interpretatu zuen. Diru asko irabazi zuen, baita Golden Boy seriean Walter William protagonista bezala, honek ia hamaika miloi ikus-entzuleen audientzia eduki zituen bere estreinaldian.
Geroago, 2014an, Divergent filmean Tobias Eaton edo “Four” pertsonaia interpretatzeko hautatu zuten, pelikula hau Veronica Rothen liburu baten adaptazioa da. Filmak arrakasta itzela eduki zuen eta diru-sartze handiak lortu zituen, honek Summit Entreainment-ek liburuen serie osoa argitaratu nahi izatea eragin zuen, non Theo, Tobia Eaton edo “Four” pertsonaia interpretatzen jarraituko duen. Akzio arloan saria lortu zuen bere paperarengatik, 2014ko Teen Choice Awards-etan.
Biografia
1984-2010: Lehenengo urteak eta hasiera aktore moduan
Theo James 1984ko abenduaren 16an jaio zen Oxforden, bere izen osoa Theodore Peter James Kinnaird Taptiklis. Bere familian, 6 neba-arreben artean txikiena da (hiru anaia eta bi arreba ditu), gurasoak Philip Taptiklis eta Jane Née Martin dira. Txikia zenean eta nagusia egiten zen bitartean Aylesbury Grammar Schoolen ikasi zuen. Geroago Nottinghamgko Unibertsitatean sartu zen eta filosofia maila lortu zuen 2007an. Gaztea zenean, arte dramatikoko eskolan sartu zen, Bristol Old Vic Theatre School, non Antonia Thomas-en kide izan zen. Hasiera batean, Theo abeslaria izan nahi zuen, eta hainbat taldetan egon zen, baina inoiz ez zuten diskorik atera. Aktorea gai da kantatzen, gitarra, saxofoia, pianoa eta armonika jotzen. 2009an bere neska lagunari, Ruth Kearney, (beranduago aktorea egingo dena ere) lagundu zion A Passionate Woman eginkizunean. Hasiera batean, Theok ez zuen paperik bilatzen baina denbora pasatzeko entzumen bat egin zuen eta pertsona egokia zela ezan zioten papera egiteko, horren ondorioz, seriean atera egin zen 2010ean. Urte berean, gonbidatu moduan egon zen Downton Abbey telesailean, Kemal Pamuk pertsonaia interpretatzen. Baita ere You Will Meet a Tall Dark Stranger pelikulan agertu zen Ray moduan; filmak 34 miloi dolar biltzea lortu zuen.
2011-gaur egun arte
2011n, Theo Bedlam seriearen lehen denboraldian parte hartu zuen, sei pasarte zituen. Gorenera heldu zen ostean, Theo The Inbetweeners Movien atera egin zen; pelikulak kritika desberdinak eduki zituen eta arrakasta handia eduki zuen, ia 90 milioi dolar lortu zituen. 2012ko urtarrilean, bizia eman zion Underworld: Awakening filmean David pertsonaiari, kritika txarrak eduki esean, 170 milioi dolar lortu zituen, ia hiru bider gehiago bere hasierako aurrekontua. Geroago, 2013an, Theo Golden Boy seriean egon zen Walter William pertsonaia interpretatzen. Bere lehenengo saioan, serieak 10.56 milioiko audientzia estatubatuar eduki zituen. Kritika onak lortu zituen espezialisten aldetik, 60 puntu 100tik lortu zituen.
2014an, Theo, Tobias “Four” pertsonaia interpretatzeko deitua izan zen Divergent pelikula egiteko, egokitzapen zinematografikoa zen, Veronica Rothek idatzia. Beste aktore batzuk egon ziren hautatuta paper hori egiteko, Lucas Till, Jack Reynor, Jeremy Irvine, Alex Pettyfer, Brenton Thwaites, Alexander Ludwig eta Luke Bracey. Divergent pelikulak iritzi desberdinak eduki zituen, 48 puntu 100tik lortu zituen. Espezialista askok txarto ikusi zuten, The Hunger Games filmarekin eta Enderren Jokoarekin konparatuta. Txarto ikusita egon zen arren, arrakasta eduki zuen, 288 milioi dolar lortu zituen, hiru aldiz bere hasierako aurrekontua 85 milioikoa zena. Bere antzezpenagatik, Teen Choice Awards-en sari bat lortzeak ekarri zion. People Choice Awards-en, 2015an Shailene Woodleyrekin batera beste sari bat lortu zuen, bikote hoberenari. Pelikularen arrakastari esker, Summit Entertainmentek Divergent pelikularen jarraipena egitea erabaki zuen, The Divergent Series: Insurgent, hau 2015eko martxoan estreinatu zen, non Theok, Tobias “Four”ren papera berriro hartuko zuen. Bigarren pelikula estreinatu ostean, hainbat kritika onak eta txarrak eduki zituen. Insurgent pelikulak 42 puntu 100-tik lortu zituen.
Filmografia
Zinema
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2010 | You Will Meet a Tall Dark Stranger | Ray | |
2011 | The Inbetweeners Movie | James | |
2012 | Underworld: Awakening | David | |
2014 | Divergent | Tobias "Four" Eaton | |
2015 | The Divergent Series: Insurgent | ||
2015 | The Benefactor | Luke | |
2016 | War on Everyone | Lord James Mangan | |
2016 | The Divergent Series: Allegiant | Tobias "Four" Eaton | |
2016 | Underworld: Blood Wars | David | |
2017 | Backstabbing for Beginners | Michael | |
? | London Fields | Guy Clinch |
Telebista
Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2010 | A Passionate Woman | Alex "Craze" Crazenovski | |
2010 | Downton Abbey | Kemal Pamuk | Atal 1 |
2011 | Bedlam | Jed Harper | 6 atal |
2012 | Case Sensitive | Aidan Harper | 2 atal |
2012 | Room at the Top | Jack Wales | 2 atal |
2013 | Golden Boy | Walter William Clark, Jr. | |