The World Is Not Enough
The World Is Not Enough (euskaraz: Mundua Ez Da Nahikoa) 1999ko Michael Apted ingeles zinema zuzendariaren espioitza film bat da. Ian Fleming idazlearen James Bond pertsonaiaren eleberrietan oinarritua dago, aldiz, filmaren izenburua idazle horren On Her Majesty's Secret Service eleberriaren testu-lerro batetik hartua da. Bertan, Pierce Brosnan, Sophie Marceau, Robert Carlyle, Denise Richards eta Judi Dench aktoreek antzeztu zuten.
The World Is Not Enough | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | The World Is Not Enough |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | espioitza-filma eta ekintza-filma |
Iraupena | 128 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | James Bond (en) eta EON James Bond series (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | James Bond |
Grabazio lekua(k) | Istanbul, Bahamak, Espainia, 007 Stage (en) , Baku, Londres, Millennium Dome, Chatham (en) , Swindon, Elstead (en) , RAF Northolt (en) , Eilean Donan Castle (en) , Kyle of Lochalsh, Errege Bardea, Bilbo, Yr Wyddfa eta Neft Daşları (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Michael Apted |
Gidoigilea(k) | Bruce Feirstein (en) Neal Purvis and Robert Wade (en) |
Antzezlea(k) | |
Pierce Brosnan (James Bond) Sophie Marceau (Elektra King) Robert Carlyle (Renard (en) ) Denise Richards (Dr. Christmas Jones (en) ) Judi Dench (M (en) ) Robbie Coltrane (Valentin Zukovsky) Desmond Llewelyn (Q (en) ) John Cleese (R (en) ) Serena Scott Thomas (Dr. Molly Warmflash (en) ) Goldie (en) (Bullion) Ulrich Thomsen Colin Salmon (Charles Robinson (en) ) Maria Grazia Cucinotta (Cigar Girl) David Calder (en) Judi Shekoni (en) Michael G. Wilson Michael Kitchen (Bill Tanner) Omid Djalili Patrick Malahide Ray Brown (en) Samantha Bond (Miss Moneypenny (en) ) Jeff Nuttall (en) (Dr. Arkov (en) ) Justus von Dohnányi (en) Daisy Beaumont (en) Daz Crawford (en) Claude-Oliver Rudolph (en) John Seru (en) (Gabor (en) ) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michael G. Wilson Barbara Broccoli (en) |
Konpainia ekoizlea | Eon Productions (en) |
Edizioa | Jim Clark (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Arnold |
Argazki-zuzendaria | Adrian Biddle |
Jantzi-diseinatzailea | Lindy Hemming |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres, Azerbaijan, Istanbul, Eskozia, Bilbo eta Kazakhstan |
ikusi
| |
Fikzio-unibertsoa | James Bond universe (en) |
Argumentu nagusia | terrorismoa |
mgm.com… | |
Bideoa | YouTube |
Bitxikeri gisa film hau orain arte Euskal Herrian filmatu den James Bondi buruzko film-saileko bakarra izan da, hain zuzen ere hasierako kredituetan aurretiko eszenak Bilbo eta Guggenheim Bilbao Museoa filmatu zirelarik, gainera Nafarroako Bardean ere eszena batzuk filmatu ziren (Kazakhstango nuklear-basamortua girotuz).
Bestalde, eta zoritxarrez, James Bondi buruzko film-sailean gehien aldi gehienetan antzeztu zuen Desmond Llewelyn (Q) galestar antzezle beteranoaren azken filma izan zen, 1999ko abenduaren 19an 85 urte zituela zendu baitzen.
Bilbea
MI6aren egoitza nagusian Sir Robert King (David Calder) petrolio enpresaburua atentatu batean hil ostean, bere alaba Elektrak (Sophie Marceau) haren aberastasuna eta Kaspiar itsasoko petrolio-meatokiak jarauntsi ditu. 007 agentea (Pierce Brosnan) Kingen heriotzaren arduradun sentitzen da, hortaz Elektraren gizazain bilakatuko da. Elektraren aberastasunak ez du nazioarteko prentsaren arreta bakarrik pizten, baita haren hiltzailearena den Renard-ena ere (Robert Carlyle), azken hau burmuinean bala bat duenez inongo min fisikorik jasan ezin ez eta mendekuaren bila dabilen gizaseme bat da.
Antzezleak
- Pierce Brosnan: James Bond
- Sophie Marceau: Elektra King
- Robert Carlyle: Renard
- Denise Richards: Christmas Jones doktorea
- Robbie Coltrane: Valentin Zukovsky
- Judi Dench: M
- Desmond Llewelyn: Q
- John Cleese: R
- Maria Grazia Cucinotta: Zigarrodun neska
- Samantha Bond: Moneypenny andereñoa
- Michael Kitchen: Bill Tanner
- Colin Salmon: Charles Robinson
- Goldie: Bull
- David Calder: Sir Robert King
- Serena Scott Thomas: Molly Warmflash doktorea
- Ulrich Thomsen: Davidov
Film-lekuak
Film hau hainbat munduko kokalekutan filmatu zen: Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa eta Bardea (Euskal Herria), Servoz eta Chamonix-Mont-Blanc (Frantzia), (Londresko Westminster, Millennium Dome eta Tower Bridge (Ingalaterra), Kyle of Lochalsh eta Eilean Donan gazteluaren kanpoaldea (Eskozia), Snowdon mendia (Gales), Baku (Azerbajan), Kazakhstan eta Istanbul (Turkia).