The Wicker Tree
The Wicker Tree (euskaraz Zumitzezko Zuhaitza), 2011ko Robin Hardy ingelesak zuzendutako beldurrezko film bat da. Christopher Lee, Graham McTavish, Jacqueline Leonard, Henry Garrett, Honeysuckle Weeks, Clive Russell eta Brittania Nicol aktoreek antzeztu zuten.
The Wicker Tree | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | The Wicker Tree |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 96 minutu |
Telesaila | The Wicker Man Trilogy (en) ![]() |
Deskribapena | |
Oinarritua | Cowboys for Christ (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Edinburgo |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robin Hardy (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Robin Hardy (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Peter Snell (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | British Lion Films (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Scott (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Glasgow |
thewickertreemovie.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Robin Hardyk idatzitako Cowboys for Christ (2006, Kristoren Cowboyak) eleberrian oinarritua dago, eta Christopher Lee aktoreak antzeztutako The Wicker Man (1973) kultuzko filmari aipamen egiteaz gain harekin zenbait pararelismo ere baditu.
Argumentua
Beth Boothby (Brittania Nicol) eta Steve Thompsom (Henry Garrett) estatubatuar pop-ebangeliko abeslariak Texasko "Kristoren Cowboyak" deritzon eta AEBetatik kanpo proselitismoa burutzen duen talde ebangelikoko kideakdira. Glasgow hirian daudela, talde kristau puritano horretako Apostulutzak Eskoziako Behe Lurretako Tressock herrixkara zenbait bertako arima salbatzeko itxaropenez bidaliko ditu. Jada herrixkan daudela, herritarrek ospakizun batetara gonbidatuko dituzte, bikoteak gonbitea onartuko du, ospakizuna erritual paganoetan oinarritua dagoela jakin gabe.
Aktoreak
- Graham McTavish: Sir Lachlan Morrison
- Jacqueline Leonard: Delia Morrison
- Brittania Nicol: Beth Boothby
- Henry Garrett: Steve Thompson
- Honeysuckle Weeks: Lolly
- Clive Russell: Beame
- Prue Clarke: Mary Miller
- Lesley Mackie: Daisy
- David Plimmer: Jack
- Keith Warwick: Donald Dee
- Christopher Lee: Jaun Adindua
- Mark Williams: Paul
- Lorna Campbell: Arabella
Ikus gainera
- The Wicker Man (1973)
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)